aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak milioi bat euro inbertituko du argiztapen publikoa berriztatzen

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Kaleetako argitasuna hobetu eta aurreztea izango da helburua. Hiru urte iraungo dute lanek.

Amurrioko Udalak milioi bat euro inbertituko du argiztapen publikoa berriztatzen
Amurrioko Udalak herriko argiztapena aldatuko du. / Aiaraldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalbatzak, joan den irailaren 27an egindako osokoan, argiztapen publikoa berriztatzeko konpromisozko kreditua eratzea onetsi zuen. Hainbat ekitaldiz luzatuko den proiektuak milioi bat euroko inbertsio osoa eskatuko du.

“Argiztapen publikoaren berriztapena beharrezko inbertsioa da, udalerriko kaleetako argitasuna hobetu eta energia aurreztuko duelako”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak. Argiak pixkanaka aldatuko dira, eta egungo argi horiaren ordez, led argi zuriagoa emango dute.

Udalerriko hainbat gunetan, Mendiko, Lucas Rey, Bañuetaibar, Landako eta Aldai kaleetan, argiztapena joan den maiatzean hobetu zen, led teknologia berria duten argiak jarriz. Argiztapen publiko berriaren egokitzapenak, 100.000 euroko inbertsioa izango du 2018an, 400.000koa 2019an eta 500.000 eurokoa 2020. ekitaldian.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa