aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak eta Eudelek gobernantza arloko hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

Amurrioko Udalak toki mailako Gobernantza Arloko Bikaintasunaren Zigilu Europarraren metodologia, ELOGE, ezarriko du, Europako Kontseiluko toki mailako Berrikuntzarako eta Gobernantza Onerako Estrategiaren zutabeetako bat. Estrategia hori tokiko eragileen eta gainerako erakundeen ekintza mobilizatzeko eta bultzatzeko helburuz hartu zen, herritarrek toki mailako gobernantza onak dituen onurak lor zitzaten.

Metodologia martxan jartzeko prozesuan EUDELen aholkularitza du, erakunde hori izango baita proiektuaren koordinazioaz, gainbegiraketaz eta garapenaz arduratuko dena. Aintzatespen hori lortzeko, gobernantza oneko 12 printzipio kontuan izan beharko dituen auto-ebaluazio prozesua egin beharko da: gardentasuna, partaidetza, jokabide etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza kudeaketa egokia, berrikuntza eta aldaketaren aurreko jarrera, giza eskubideak, kultur aniztasuna eta gizarte kohesioa eta epe luzeko iraunkortasuna eta orientazioa, tokiko gobernuak printzipio bakoitzari dagokionez duen heldutasun maila neurtzeko.

Zigilua ezartzeko prozesuan, lehenengo, Europako Kontseiluak prestatutako tresna bereziak erabili beharko dira. Oinarrizko hiru tresna aplikatuko dira: auto-ebaluazio galdetegia, politikariei zuzendutako galdetegia eta herritarrei zuzendutako galdetegia. Hori guztia, hobetu beharreko arloak identifikatzeko eta Amurrioko Udalak kudeaketa politikoko jardunbideen kalitatean duen jarduteko modua baloratzeko xedez, udal antolakuntzako barne mailan zein kanpoko harremanetan, herritarrekin, batez ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa