aiaraldea.eus

Abeltzaintza ustiapenetako mindak edo satsak zabaltzeak zenbait baldintza bete beharko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ingurumena  Amurrio

Amurrioko Udalak, mindak eta satsa zabaltzea arautzen duen araudia jakinarazi nahi die herritarrei, jardunbide horiek ugariagoak diren garaian gaudelako. Horrela, etxebizitzetatik gertu dauden landetxeetan mindak zabaltzearen ondorioz hiriguneetan jasaten diren usain txarrak saihestu nahi ditu.  

Abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen  irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 6. artikuluan oinarrituta, satsak eta mindak hainbat lur-saileko ongarri modura erabiltzeko gehieneko kopuru bat izan beharko da kontuan, azalera bakoitzeko, 1 ha/3,5 aunlu (Aunlua: azienda-unitateak nekazaritzako lurrak ureztatzeari begira), hau da, haragitarako bost behi edo 30 ardi inguruk urtean sortutako satsa hektarea bakoitzeko.  

Minda edo simaurra zabaltzeko orduan, ezinbestekoa da distantzia hauek gordetzea:

(1) Distantzia hau bertan behera utziko da baldin eta aplikazioa lurrean injektatuta egiten bada.

(1) Haizea baldin badabil ez da aplikazio likidorik egingo, eta beti kontu handiz jardungo da, bertatik pasatzen direnentzako arrisku oro saihesteko.

(2) Distantzia murriztu daiteke, baldin eta hori justifikatzen duen azterketa hidrogeologikoa badago eta administrazio hidraulikoak aurretik aldeko txostena egin badu.

(3) Nolanahi ere, arroaren plan hidrologikoetan herri jabari hidraulikoa babesteko eremutzat jotzen diren distantziak ere aintzat hartu beharko dira.

(4) Babes-perimetro horietan dauden mugak errespetatu beharko dira.

– Ur ibilguen inguruko lurretan (lurrazaleko urak):
• Kanoia erabiliz: ongarritu barik utziko da 5 metrotik 10era bitarteko lur zerrenda, edo, ur ibilguan kokatuta, finkarako norabidea emango zaio.
• Aspertsoreak erabiliz: ongarritu barik utziko da 3 metrotik 5era bitarteko lur zerrenda, eta haizearen eraginez ubiderako norabidea ez dezala hartu bermatu beharko da.
• Ongarritzeko makinak, zipriztingailuak edo sats banatzaileak erabiliz: gutxienez 3 m-ko lur zerrenda utziko da ongarritu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa