aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak eta Musika Eskolak adostu dute gatazkak konpontzeko prozedura

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurrioko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Udalaren eta Udal Musika Eskolaren eremuetan sor daitezkeen gatazken prebentziorako eta ebazpenerako prozedura onetsi du.

Amurrioko Udalak eta Musika Eskolak adostu dute gatazkak konpontzeko prozedura
Musika eskolako kontzertua./ aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Adostutako prozedurak, Udaleko eta Udal Musika Eskolako langileen artean sor daitezkeen gatazka egoeren aurrean gauzatu behar diren jarduketak ezartzen ditu. Erantzuna eman nahi zaien gatazkak pertsonen arteko izaerakoak eta lan edo sexu jazarpena erakutsi ditzaketenak dira.

Prozedura gauzatzeko printzipio hauek hartu dira oinarri gisa: laneko segurtasun eta osasun alorrean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea, laneko arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko eta arriskuen prebentzioaren alorrean indarrean dagoen ordenamendu juridikoan xedatutakoa betetzeko, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legean eta hori garatzen duten xedapenetan, batez ere.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa