aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak 12.320 euro baliatuko ditu El Refor futbol zelaiaren inguruetako mugimendu geologikoak aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kirola  Amurrio

Amurrioko Udalak azterlan geologiko-geoteknikoa egingo du El Refor kirol instalazioetako futbol zelaiaren ostean dauden hegala eta harri-lubeta egonkortzeko alternatibak aztertzeko. Azterlana Zulatu S.L.L. enpresak egingo du, 12.320,22 euroren truke.

Amurrioko Udalak 12.320 euro baliatuko ditu El Refor futbol zelaiaren inguruetako mugimendu geologikoak aztertzeko
Kirol jarduera ugari egiten dituzte Reforren./ aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Azterlanaren helburua, El Refor futbol zelaiaren inguruetan izandako mugimenduak aztertzea eta zein sakoneran gertatu diren zehaztea da. Horrela, azterlanaren bitartez, hegalaren erdialdeko eta goialdeko egonkortasuna egiaztatuko da, eta beharrezkoa izanez gero, egonkortze alternatibak planteatzeko aukera egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa