aiaraldea.eus

Aldaiturriaga enpresa gunean saneamendu sare bereizlearen berriztatze proiektuaren erredakzioa esleitu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ingurumena  Amurrio

Proiektuak aurreikusten du Aldaiturriaga industrialdean hondakin ur eta euri ur sare independenteak egikaritzeko obrak definitzea.

Aldaiturriaga enpresa gunean saneamendu sare bereizlearen berriztatze proiektuaren erredakzioa esleitu du udalak
Euriaren ura eta hondakinak banatzea da proiektuaren helburua, isurketak ekiditeko./ aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala
Amurrioko Udalak, Aldaiturriagako enpresa gunean saneamendu sare bereizle proiektuaren idazketarako laguntza teknikoaren esleipena onetsi dio, 9.075 euroren truke, Ingura ingeniaritza enpresari. 
 
Proiektuaren xedea, Aldaiturriaga industrialdeari hondakin ur eta euri ur sare independenteak emateko beharrezkoak diren lanak definitzea da. Euri ur sarea Nerbioi ibaira isuriko da eta hondakin ur sarea, berriz, ur zikinen kolektore berrira lotuko da. 
 
Gaur egun, Aldaiturriaga industrialdeak saneamendu sare bakarra du eta, hori dela eta, “jarduketa honekin industrialde horretako saneamendu sarea goitik behera berriztatuko da eta, horrek, aldi berean, hobekuntzak ekarriko ditu ingurumenaren ikuspegitik.
 
Horrez gain, hainbeste itxaroten den Goi Nerbioiko kolektoreen eta araztegien obra nagusia heltzen denerako prest geratuko da. “Azken obra horren gainean Gobernu zentrala presionatzen jarraitzen dugu, egin dezan”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak. 
 
Proiektuak, Sociedad para la Transformación Competitiva (SPRI) izenekoaren 3.750 euroko diru-laguntza du, Industrialdeen Renove Planaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa