Bi sarirekin itzuli dira Santurtzitik Aresketako gimnastak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 12a, 13:27
Aresketako kideek hirugarren postua lortu zuten taldekako lehian. / Aresketa

Larunbatean Itsaslur txapelketan aritu ziren Aresketa Gimnasia Klubeko kideak. Maider Gotxik bigarren postua lortu zuen.

Emaitza onekin etxeratu dira Aresketa Gimasia Klubeko kideak. Santurtzin jokatu zuten Itsaslur txapelketa larunbatean, eta norbanako zein klub gisa lehiatu ziren. Ez alferrik, gainera. Izan ere, Maider Gotxik bigarren postua eskuratu zuen senior kategorian. Taldekako sailkapenean, berriz, hirugarren geratu ziren amurrioarrak.

Klubak kirolariak zoriondu ditu sare sozialetan: "Larunbatean, Itsaslur Txapelketan parte hartu zuten gure hainbat gimnastek. Denboraldiko lehen lehiaketa honetan, Maider Gotxi seniorrak 2. postua lortu zuen eta talde Seniorrak 3. postua eskuratu zuen. Zorionak!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide