aiaraldea.eus

Udaleko Berdintasun Sailak osasun integral eta hazkunde pertsonalerako tailerra antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Osasuna  Amurrio

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak osasun integralera eta hazkunde pertsonalera bideratutako doako ikastaroa antolatu du, pentsatzeko eta sentitzeko modu berriaren garapenari laguntzeko. Izen ematea Udaleko Berdintasun sailean egin ahal izango da martxoaren 18tik 22ra arte.

Udaleko Berdintasun Sailak osasun integral eta hazkunde pertsonalerako tailerra antolatu du
Maria Belen Andresek emango du tailerra./ Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Tailerra Maria Belen Andres Sanchez psikologoak eskainiko du segidako 8 astelehenetan, martxoaren 25etik aurrera, 18:00etatik 20:00ak arte.

Ikastaroak, pertsonaren ongizaterako eta osasun orokorrerako beharrezkoa den oreka fisikoa eta mentala emango duen bizitzeko estilo berria ezartzea bilatzen du, errealitatea interpretatuko duen eskema egokia lortuta eta eraldaketa eta bilakaera pertsonala esperimentatuta.

Izen ematea Udaleko Berdintasun sailean egin ahal izango da martxoaren 22ra arte, udaletxera deituta (945 891 161) edo raguilar@amurrio.eus helbidera idatzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa