aiaraldea.eus

Larunbat honetan Aiara Dantza taldeak jasoko du 2019ko Urrezko Guk saria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Saria banatzeko ekitaldia Amurrio Antzokian izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Larunbat honetan Aiara Dantza taldeak jasoko du 2019ko Urrezko Guk saria
Aiara Dantza taldeko kideak Amurrio Antzokian. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etan, Aiara Dantza Taldeari emango zaion 2019ko Urrezko Guk sariaren banaketa ekitaldia ospatuko da.

Dantza taldeak bere 35. urteurrenarekin bat etorriz jasoko du aintzatespena, urte hauetan guztietan euskal dantzen, gure historian ezinbestekoa den euskal kulturako oso ondare garrantzitsuaren, kontserbazioan eta transmisioan egindako lanarengatik.

Aiara Dantza Taldea, gehien bat, emakumez osatuta dago, gaur egun 10 mutil daude. 7 emakumek osatutako batzarrak zuzentzen du, beste 4 begiraleren laguntzarekin.

Euskal dantza taldea 180 pertsonek osatzen dute, txikienak 5 urtekoak, eta adinaren eta mailaren arabera antolatutako 12 talde ditu. Asteko egun guztietan dituzte entseguak, ostegunetan eta igandeetan izan ezik. Pertsona gehien biltzen diren egunak ostiral arratsaldeak eta larunbat goizak dira.

Aiara Dantza Taldeak inplikazio handia du udalerrian egiten diren jaietan, Artzain Egunean, Olentzeron, eta herriko jaietan, dantzaldiak eta jota lehiaketak antolatzen eta hainbat ekitalditan laguntzen.

Horrez gain, aurten maiatzaren 18an ospatuko den Euskal Jaia antolatzen dute, eta baita beste emanaldi bat ere Amurrio Antzokiaren urteko programazioaren barruan. Gure udalerritik kanpoko hainbat ekitalditan eta jaitan ere hartzen dute parte Aiaran, Laudion, Orozkon, Tolosan eta Iruñean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa