aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak berrerabilera bultzatzen du, “Givebox” ekimenaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Ekimen aitzindaria da Euskadin, jadanik erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden tresnei bigarren aukera emateko xedez. Asteazkenean, martxoaren 27an, arratsaldeko 18:30ean, proiektua ezagutarazteko informazio saioa egingo da.

Amurrioko Udalak berrerabilera bultzatzen du, “Givebox” ekimenaren bitartez
GiveBoxak sortzea sustatuko dute Amurrion. / Karen Mardahl | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak berrerabileraren aldeko apustua egin du, Euskadin aitzindaria den eta ikastetxeen, gizarteko eragileen, kirol edo kultur taldeen bitartez herritarren partaidetza bilatzen duen ekimenaren bitartez. GiveBoxen helburua, egoera onean egon arren jadanik balio ez diguten tresnei bigarren aukera ematea da, udalerrian jarriko diren puntuetan utziz.

GiveBox bat, erraz iristeko leku publikoan jarrita dagoen edozein gauza, armairu edo kutxa izan daiteke. Bertan, jendeak, inolako bitartekaritza ekonomikorik gabe konpartitu nahi dituen objektuak utzi edo jaso ditzake.

Proiektua bultzatzeko eta ezagutarazteko, parte hartu eta euren GiveBoxa sortu gura duten Amurriko elkarte eta talde guztiei bilera batera deitu zaie, martxoaren 27an, arratsaldeko 18:30ean, katekesiko aretoan.

Europako hainbat hiritan arrakasta lortu duen proiektua Berringurumena 2018 Programaren barruan dago: Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen IHOBEren %90eko finantzaketa duten berrikuntza eta erakusketa proiektuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa