aiaraldea.eus

Amurriok San Joan Eguna eta udako solstizioaren jaia ospatuko ditu urtaro berriari ongi etorria emateko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Udako Solstizioaren jaia Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan ospatuko da ekainaren 22an. San Joan jaia ekainaren 23an izango da, urtero bezala.

Amurriok San Joan Eguna eta udako solstizioaren jaia ospatuko ditu urtaro berriari ongi etorria emateko
Igandean -ekainak 23- piztuko dute sua. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Uda heltzean, Amurriok, beste urte batez, Udako Solstizioaren jaia eta San Joan jaia ospatuko ditu. Aresketamendiko Energia Berriztagarrien Parke Tematikoak, dibertsioa, hezkuntzarekin, kulturarekin eta ingurumenarekin uztartuko duen Udako Solstizioaren jaia jasoko du ekainaren 22an. San Joan jaiari dagokionez, ekainaren 23an ospatuko da.

Udako Solstizioaren jaia Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan ospatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Programazio osoa:

11:00-14:00 // Autobus zerbitzua gasolindegiko markesinatik Aresketamendira.
Tailerrak Gurutze Gorriarekin

11:00-18:00 // Bisita gidatuak parke tematikora.
Puzgarriak, zeramika tailerra eta zurezko Jostailu Erraldoiak
Txosna zerbitzua.

13:30-14:00 // Musika zuzenean

13:00etatik aurrera. Eguzki-txistorra jana. (0,5 €/pintxoa)

14:30etik aurrera, herri bazkaria (Umeen menua, 5 €. eta helduen menua, 7 €. Txartelen salmenta parkean bertan)

16:00-17:00 // Musika zuzenean

17:00-19:00 // Autobus zerbitzua Aresketamenditik gasolindegiko markesinara

San Joan jaia
San Joan jaia Urrutia Jauregiko Landan egingo da 19:00etatik aurrera. San Joan jaiaren programazio osoa:

19:00-21:30 // UDAL MUSIKA ESKOLAKO KONBO taldearen emanaldia

19.30-21:30 // KALAKA, zurezko jostailu parkea eta aurpegiak margotzeko tailerra

19:30 // TXOKOLATE-JANA

21:45 // AIARA DANTZA TALDEAREN emanaldia

22:00 // SAN JOAN SUA

22:15 // Dantzaldia OROTS taldearekin

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa