Amurrioko Udalak 150 hektareatan tratamendua egingo du asteburuan banda marroia prebenitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Pinu gaixoak eskualdean./ Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak udalerriko baso publikoko 80 hektarearen tratamendua egingo du asteburutik aurrera, 15 urtetik beherako pinudietan banda marroiaren eragina prebenitzeko.

Tratamendu horren bitartez gaixotasuna prebenitzea eta oraindik osasuntsu dauden pinudietara zabaltzea saihestea bilatzen da. Tratamendua, oxido kuproso %75 WG proiektatuko duen kanoia eramango duen traktore batekin egingo da.

Landuko diren guneak Askarganeko igoera, Bostaretxeta, Bardaola, Mendi eta Errioaspe izango dira.

Lanak asteburuan hasiko dira, klimatologiaren eta pinudietara heltzeko baldintzen arabera, astebete luzatu daiteke.

Klimaren baldintzak eta esporen kontzentrazioa dela eta, hau da tratamendua aurrera eramateko unerik egokiena. Lanak, foru arautegiaren gainbegiratzeaz eta betetzeaz arduratzen den Arabako Foru Aldundiko Baso Zaintza zerbitzuarekin eta Arabako Basogintza elkartearekin koordinatzen dira.

Horiek dira probintzian aurrera eramaten diren tratamendu guztiak koordinatzearen arduradunak.

150 hektarea baino gehiago Amurrion
Amurrioko Udalak tratamendua gauzatuko duen baso publikoko hektareez gain, inguruko zenbait jabetza pribatutan ere egingo da, Lezaman, Larrinben edo Baranbion, besteak beste. Guztira, udalerri osoan 150 hektarea baino gehiagotan jardungo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide