aiaraldea.eus

“Amurrioko Hiribilduko 2019” Arte Sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio
“Amurrioko Hiribilduko 2019” Arte Sariketa
La Casonan egongo dira lanak ikusgai. | Ikusi handiago | Argazki originala

“Amurrioko Hiribilduko 2019” Arte Sariketan, partaide bakoitzak duela denbora gutxi egindako jatorrizko bi artelan aurkeztu ahal izango ditu, teknika eta gai librea erabiliz. Artelanak La Casonako erakusketa aretoan jasoko dira, irailaren 2tik 13ra. Irailaren 27an sariak banatu ondoren, artelanak La Casonan erakutsiko dira.

Sariketak 6.500 euro banatuko ditu sarietan, eta eskultura bat irabazle bakoitzari. Lehenengo saridunak 4.000 € jasoko ditu, eta bigarrenak 1.500 €. Horrez gain, 1.000 €-ko sari bat banatuko da parte hartzen duten amurrioarren artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa