aiaraldea.eus

Desgaitasuna duten pertsonentzat irekita dago laguntza teknikoak eskatzeko deialdi publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurrion, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo dezakete.

Desgaitasuna duten pertsonentzat irekita dago laguntza teknikoak eskatzeko deialdi publikoa
Amurrion, interesdunek Udalaren Herritaren Arreta Zentrora jo dezakete. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ireki dute desgaitasun-egoera aitortuta duten pertsonei zuzendutako banakako laguntza teknikoak emateko deialdi publikoa.

Laguntza horien helburua da xede dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta haien desgaitasun-egoerak sorrarazten dizkieten beharrei erantzutea. Amurrion, interesdunek Udalaren Herritaren Arreta Zentrora jo dezakete, bai hitzordua eskatzeko, beharrezkoa denean, bai arreta berezitua eskatzeko dokumentazioa jasotzeko (arreta goiztiarra...).

Laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 15a izango da. Oro har, desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten ekintzen, produktuen edo zerbitzuen gastu osoa edo partziala ordaintzeko banakako laguntzak eman ahal izango dira, honako arlo hauetarako: ohiko etxebizitzako irisgarritasuna eta etxeko lanak egiteko laguntza-produktuak, nork bere burua zaindu eta babestea, komunikazioa eta informazioa, mugikortasun pertsonala eta toki batetik bestera joateko gaitasuna areagotzeko laguntzak. Horrez gain, deialdiak barnean hartzen ditu laguntza espezializatua (arreta goiztiarra eta lekualdaketak), ezohiko laguntzak eta laguntza osagarriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa