aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du urriaren 5erako

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ingurumena  Amurrio

Ekimenak, ibaia garbitzeaz gain, ibaian amaitzen duen zabor kopuru handiaren aurrean kontzientziatu nahi ditu herritarrak. Jardunaldia 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik, bi ordu iraungo ditu eta herritar guztientzat irekita egongo da.

Amurrioko Udalak Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du urriaren 5erako
Nerbioian arrain hilak agertu zirenean hartutako irudietako bat. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, URArekin, Uraren Euskal Agentziarekin, batera, Amurriotik igarotzean Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du datorren urriaren 5erako. Herritar guztientzat irekita dagoen ekimena 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik.

Udaletik helburu bikoitzarekin deitu da jardunaldia. Alde batetik, herritarrak gure ibaietan amaitzen duen zabor kopuru handiaren aurrean kontzientziatzea eta, bestetik, ibaiaren ertzetan eta ibaian bertan biltzen diren hondakinak biltzea.

Jardunaldia 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik eta bi orduz luzatuko da. Parte hartu gura duten boluntarioei arropa erosoa eramatea gomendatzen zaie, eta ibaira sartzeko asmoa duten pertsonei oinetako egokiak eramatea. Antolakuntzatik eskularruak eta poltsak emango zaizkie partaideei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa