aiaraldea.eus

Amurriok 4 zine-forum saio programatu ditu, elkarbizitza eta giza eskubideen errespetua sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Programatutako saioek sexu aniztasunaren eta askatasunaren alorra landuko dute. Filma eman aurretik sentsibilizazio hitzaldia egongo da. Lehenengo saioa urriaren 29an izango da, 18:00etan, Amurrio Antzokian.

Amurriok 4 zine-forum saio programatu ditu, elkarbizitza eta giza eskubideen errespetua sustatzeko
Lau filma eskainiko dituzte guztira. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak eta Bizigay Elkarteak, datorren urriaren 29an, asteartean, abiatuko den zine zikloa antolatu dute, sexu aniztasunaren eta askatasunaren alorrean bizikidetza eta Giza Eskubideak lantzeko xedez. Ekimena, Eusko Jaurlaritzaren “Elkarrekin Bonoak” programaren barruan dago.

Zine-foruma, filma emateaz gain, aurretik sentsibilizazio hitzaldia izango duen formatuan etorriko da. Bertan, ikusi behar den filma aurkeztu eta ikuspegi sexologikotik testuinguruan jarriko da. Amaitzeko, solasaldia egingo da ikus-entzuleekin.

Programatutako saioak doakoak izango dira, eta Amurrio Antzokian emango dira, 18:00etan. 4 film aukeratu dira, hainbat gai lantzeko.

Lehenengo emanaldia urriaren 29an izango da, eta egun horretarako aukeratutako filma, gizarte borroken gaia landuko duen “No soy un hombre fácil” da. Bigarren saioa azaroaren 12an izango da, eta “Tomboy” filmaren bitartez transexualitatearen gaia landuko da.

“Las horas” izango da zikloak jasoko duen hirugarren filma, azaroaren 26an, VIHaren gaia lantzeko. Bukatzeko, abenduaren 4an, euskaraz egindako  homosexualitateari buruzko “80 egunean” filmak emango dio amaiera zikloari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa