aiaraldea.eus

Amurrion enpresa txikiak ezartzeko laguntzen deialdi berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ekonomia  Amurrio

Eskariak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da.

Amurrion enpresa txikiak ezartzeko laguntzen deialdi berria
Amurrioko Bidean Refor enpresaldean dago kokatuta. / Ruben Ladron de Gebara | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, beste urte batez, 20.000 euroko partida bideratuko du enpresa txikiak ezartzera, udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jartzea sustatzeko eta errazteko helburuarekin. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da.

Diru-laguntza, gehienez, 1.500 eurokoa izango da enpresa-proiektu bakoitzeko, baina %75 handiagoa izango da proiekturako berariaz lokal bat duten enpresa edo pertsona onuradunen kasuan. Aurrekontu partida ez bada nahikoa gehieneko diru-laguntza emateko, laguntzak enpresa edo pertsona onuradunen artean hainbanatuko dira, aurreko ehunekoak errespetatuz.

Eskakizunak
Onuradunek baldintza batzuk bete beharko dituzte: udalerrian erroldatuta egon beharko dute gutxienez bi urteko antzinatasunarekin; aurreko hiru urteetan ez dute jarduera hori euren kontura egin behar izan; eta 2018ko azaroaren 21etik 2019ko azaroaren 20ra bitartean Amurrion enpresa-ekimen bat abian jarri behar izan dute, deialdiaren oinarrietan adierazten diren beste baldintza batzuen artean.

Diru-laguntzaren onuradunek izan dituzten gastuak justifikatu beharko dituzte, jatorrizko fakturak eta horiek ordaindu izanaren ziurtagiriak aurkeztuz. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen artean hauek daude: enpresa eratzeko eta martxan jartzeko gastuak, lokala alokatzeko gastuak; marketin gastuak; jarduera aurrera eramateko egin diren inbertsioak; eta antzeko izaera duten beste batzuk.
Informazio gehiago jasotzeko Amurrio Bideanen www.amurriobidean.eus webgunea kontsultatu daiteke, edo erakunde horrekin zuzenean harremanetan jarri -Tel 945891721- Maila autoempleo@amurriobidean.org.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa