aiaraldea.eus

Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Azaroaren 25a (Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Era berean, nazioarteko esparru juridikoarekin bat etorrita, berresten dugu beharrezkoa dela ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean.

Biktimei erreparazioarako printzipioak berekin dakar biktimak eskubide-urraketa bizi aurreko egoerara lehengoratzeko beharrezkoak diren ekinzak martxan jartzea. Indarkeria matxistaren biktimen kasuan, xedetzat hartzen da biktimaren bizi-baldintzak funtsean hobetzea, urratutako eskubideengatik erreparazioa jasota eta eragindako minetik berrezarrita. Era berean, ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria-egoerari aurre egiteko gaitasuna eta autonomia indartu dezaten.

Amurrioko Udalak biktimei arreta eskaintzeko alorrean aitortuta dugun erantzukizuna eta eskumena gure gain hartzen du, gure herri eta hirietan indarkeria matxista jasaten duten emakumeengandik hurbilen gauden erakundeak garelako. Politikarien eta teknikarien bultzada koordinatuarekin, tokiko erakundeen esku-hartzea funtsezkoa da erreparatzeko prozesuan, komunitateko bizitza berrezartzen laguntzeko eta biktimei erreparazio publiko eta soziala emateko, indarkeria matxistaren biktimen eta bertatik bizirik atera diren pertsonen inguru hurbilenean.

Horren ildotik, Berdinsareako (Berdintasunaren aldeko eta emakumeekiko indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea) udaletako berdintasun-teknikarien lana oinarrizkoa eta balio handikoa da, udaletan ekintzarako orientazio eta irizpide komunak eskaintzeko, batez ere, udal txikienetan. Hain zuzen, erreparazioari dagokionez, Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzen gida bat prestatzeko lanean ari dira, tokiko erakundeek indarkeria matxistaren biktimek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri eta zehaztu ahal izan dezaten, udal eskumenaren esparruan.

Amurrioko Udalak konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi du, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu, honela:

  • Biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.
  • Baliabideak eta langile espezializatuak eta kualifikatuak izanda, ikuspegi feminista duen ikuspegitik, dauden baliabideei buruzko informazioa herritarren bereziki emakumeen, eskura jartzeko.
  • Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan eginez.
  • Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.
  • Amurrioko Udalak denboran iraungo duten jarduerak jarriko ditu martxan indarkeria matxista jasan duten emakumeek erreparazioa jasotzeko duten eskubidea lantzeko. Beste batzuen artean, omenaldiak, zineforumak, ikusarazteko eta laguntzeko ekintzak, etab. izango dira. Horretarako, lankidetza estua izango du herriko elkarte feministekin eta emakume elkarteekin, berdintasun politikak diseinatzeko eta indarkeria matxistaren biktimei eta bizirik iraun dutenei arreta eta erreparazioa emateko jarduketak antolatzeko.
  • Ildo horretan, Amurrioko Udalak konpromisoa hartzen du emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren ahalduntze pertsonalari eta bateratuari lagunduko dion gune bat (Emakumeen Etxea) bultzatzeko eta sortzeko, horretarako beharrezkoak diren giza eta ekonomia baliabideak bideratuz.
  • Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei, A25 dela-eta, mugimendu feministak, emakume taldeek eta Amurrioko Udalak Amurrion antolatu dituzten salaketa eta aldarrikapen ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa