Tubos Reunidosek 4,2 milioi eurora murriztu ditu galerak 2019ko hirugarren hiruhilekoan zehar

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 3a, 23:12
Tubos Reunidos artxiboko irudi batean. / Aiaraldea.eus

Nahiz eta oporren abuztuko etenaldiaren garaia izan, enpresak 2019ko aurreko bi hiruhileen antzeko negozio zifra lortu du, 69,7 milioi euro irabazita.

Tubos Reunidosek 69,7 milioi euroko negozio zifra izan du 2019ko hirugarren hiruhilekoan zehar, eta Ebitdako 1,4 milioi euroko balantze positiboa izan du epe horretan. Zenbatekoen galerak, ondorioz, 4,2 milioi eurora murriztu dira udako hiru hilabeteetan zehar. Urteko lehenengo hiru hilabeteekin alderatuta, berriz, 9,1 milioi euroko hobekuntza eman da, garaian 13,3 milioiko galerak baitzituen enpresak.

Aurtengo lehenengo hiru hilabeetan Tubos Reunidosek izandako negozio zifra 69,6 milioi eurokoa izan zen eta, bigarrenean, 72,2 eurokoa. Nahiz eta oraingo zifrak bigarren hiruhilabetekoak baino baxuagoak izan, kontuan hartu beharra dago udako hiru hilabeteak opor garaiarekin eta abuztuko produkzio etenaldiarekin bat egin dutela. Ebitda berdina izan da bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, 1,4 milioiko balantze positiboarekin, eta lehenengo hiruhilabetekoa baino askoz hobea, orduan 4,8 milioi euroko galerak egon baitziren.

Duela hilabete batzuk, ekaina aldera, birfinantziaketa akordio bat sinatu zuen Tubos Reunidosek, zeinak 112 milioi euroko finantziazio betebeharrak saihestea ahalbidetuko dion. 2020. urtean, hortaz, soilik 5,5 milioi euro baino ez ditu ordaindu beharko zorretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide