aiaraldea.eus

Igande honetan, RFEAko kros zirkuituaren barruan dagoen Amurrioko II. Krosa hartuko du Reforrek

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kirola  Amurrio

Lehen aldiz, lasterketa hori Espainiako Atletismo Errege Federazioaren egutegian sartuko da. Hitzorduak 800 atleta baino gehiago biltzea aurreikusten du, haur kategoriatik hasi eta senior kategoriaraino.

Igande honetan, RFEAko kros zirkuituaren barruan dagoen Amurrioko II. Krosa hartuko du Reforrek
Aurtengo kroseko kartela./ Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Igande honetan, urtarrilaren 26an, Reforrek, lehen aldiz Espainiako Atletismo Federazioaren egutegian dagoen Amurrioko krosaren bigarren edizioa hartuko du. Goizean zehar, 17 lasterketa egongo dira, 10:00etatik aurrera.

Oinkariak Atletismo Klubak antolatzen eta Amurrioko Udalaren laguntza duen probak Euskadi osotik eta gertuko lurraldeetatik etorritako 800 atleta baino gehiago bilduko ditu. Adin guztietako korrikalariak elkartuko dira, federatu maila guztietakoak, eta 1.000 metrotik 9,5 kilometro arteko distantziak egingo dituzte.

Horrez gain, 11:00etan, lasterketa herrikoia egingo da. Lasterketa horretan parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean izena emanez parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea ostiralera arte egin ahal izango da.

 

RFEAko proba ofiziala

Amurrioko Krosaren bigarren edizioa Espainiako Atletismo Errege Federazioaren egutegian sartu da lehen aldiz proba ofizial gisa. “Oso pozik gaude Espainiako Federazioak antolatzen duen kros egutegi ofizialaren barrura sartuta eman dugun pausoarengatik. Hazteko lanean jarraituko dugu”, azaldu du Pablo Mas Oinkariak Atletismo Klubeko presidenteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa