2020/04/09 03:30

Amurrio | Kirol jarduera

Kanariar irletara irteera

Kanariar irletako La Palmara antolatuko dute irteera Aste Santuan Mendiko Lagunak taldetik, trakkinga egiteko asmoarekin. 

Irteera apirilaren 9an izango da, 03:30etan Laudion eta 03:45etan Amurrion. 

7 gau emango dira mantenu erdiko apartamentu batean, 5 egun trekkinga egitera bideratuko dira, eta beste bat libre izango dute parte-hartzaileek.

Guztira 850 euroko prezioa izango du bidaiak, eta 48 toki eskainiko dira. Ezinbestekoa izango da izena ematea otsailaren 3tik 9ra www.mendikolagunak.eus helbidean.

Buelta apirilaren 16an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa