Irati Luzuriaga eta Josu Apraiz garaile Oinkariak taldeak Tubacexeko langileen alde antolatutako lasterketan

Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 21:52

Atzo entregatu zuten bildutako dirua Tubacexeko langileen erresistentzia kutxan. 

Dozenaka kirolarik parte hartu dute Oinkariak taldeak antolatutako “Eutsi Aiaraldea!!” udako erronkan. Tubacexeko langileen erresistentzia kutxarako dirua biltzea izan da egitasmoaren xedea. Atzo entregatu zuten antolatzaileek diru guztia Amurrioko piketean: 

Oinkariak taldeko kideek positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera. Dozenaka korrikalarik parte hartu dute erronkan. Parte hartzaileek 3 itzuli eman behar izan zizkioten Reforren kokatutako zirkuituari (nahi zuten unean), orotara 5 kilometroko ibilbidea osatuta. Denbora Strava aplikazioaren bidez neurtu behar zuten, antolakuntzari bidaltzeko gero. Modu horretan osatu dute sailkapena. Gizonezkoen artean Josu Apraiz gailendu da eta Irati Luzuriaga, aldiz, emakumeen artean. 

Datorren astean egingo dute sari banaketa.

Argazkiak: Oinkariak taldea eta Tubacexeko langileak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide