Hazilan programaren laugarren edizioa irailaren 23an hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ekonomia  Amurrio

Hazilan programaren laugarren edizioa irailaren 23an hasiko da

Hazilan programak, Amurrioko Udalaren beka batekin elkartzen ditu prestakuntza eta enpresetan egiten diren praktikak. Programazioa negozio ideia baten garapenarekin ere osatu daiteke.

Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearekin egingo du bat irailaren 16tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearekin egingo du bat irailaren 16tik 22ra

“Egin oinez gurekin!” goiburuarekin, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatuko dira, automobilaren alternatiba gisa.

Amurrioko Udalak merkatariei eta ostalariei bideratutako euskara ikastaroa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Euskara  Amurrio

Amurrioko Udalak merkatariei eta ostalariei bideratutako euskara ikastaroa abiatu du

Edozein establezimendutan gehien erabiltzen diren euskarazko esamoldeen eta adierazpideen inguruko trebeziak eta ezagutzak zabalduko dira.

“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio

“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.

Andra Mari Txikiko Jaiek zipriztindu dute Baranbio asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Baranbioko Jai Batzordea eta Rosa Saez   Kultura  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Asteburu bizia izan dute Baranbion Andra Mari Txikiko ospakizunei esker. Herrigunean kontzertuak egin zituzten eta Garrastatxuko inguruetan paella txapelketa, euskal dantzen erakustaldia eta txirrindularitza proba egin ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (91)

Bi gizonezko atxilotu dituzte Amurrion etxe batean lapurtzeagatik eta barruan zegoen pertsona erasotzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Bi gizonezko atxilotu dituzte Amurrion etxe batean lapurtzeagatik eta barruan zegoen pertsona erasotzeagatik

Atxilotuetako bat espetxean sartu dute jadanik. Biek dituzte aurrekariak. Asteartean jazo zen gertakaria.

Minbiziaren aurkako ibilaldia egingo dute irailaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Amurrio

Minbiziaren aurkako ibilaldia egingo dute irailaren 29an

Aurreraka emakume elkarteak antolatu du bigarren edizioa ere, Amurrioko Udalaren laguntzarekin. Eskuratuko den dirua Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteari emango diote. Helburua 1.000 pertsona batzea izango da, iaz 700ek parte hartu baitzuten.

Amurrio Klubak irabazi du Oiartzungo txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Amurrio

Amurrio Klubak irabazi du Oiartzungo txapelketa

Asteburuan jokatu da Gipuzkoako norgehiagoka. Hiru talderen artean onenak izan dira amurrioarrak. Aurredenboraldiko lehen partida izan da.

Alpeetan trekinga egin dute Mendiko Lagunak taldekoek

Erabiltzailearen aurpegia Mendiko Lagunak   Kirola

Ecrins inguruko mendietan ibili da Amurrioko taldea. Abuztuaren azken astean egin zuten txangoa.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Gauera arte luzatu ziren ospakizunak Alorian

Erabiltzailearen aurpegia Aloriako Jai Batzordea   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Aloria

Goizetik gauera arteko egitarauak prestatu zituzten Alorian jaiak ospatzeko ostegunean eta ostiralean. Dantzak, herri bazkaria, mus txapelketa eta DJ emanaldiak ez ziren falta izan.

»» Ikusi argazki guztiak (47)

"Andra Mari Txiki Saria", txirrindulari gazteen erakustaldi

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

"Andra Mari Txiki Saria", txirrindulari gazteen erakustaldi

Irailaren 7an izango da Andra Mari Txiki saria. Lehenbizikoz antolatu dute Baranbion junior mailako proba. Arabako txapelketarako lasterketa puntuagarria izango da.

Istripua izan du motor gidari batek Baranbion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Istripua izan du motor gidari batek Baranbion

Motor gidari batek istripua izan du 14:00ak aldera Baranbion. Osasun arriskutik kanpo egon arren, erietxera eraman dute.

Aloriako Jaiak giro eguzkitsuan ospatu zituzten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Amurrio  Amurrio: Aloria

Atzo izan ziren Aloriako Jaiak eta ospakizunak jende ugari batu zuen. Goizean meza egin zuten eta Amurrioko Udalaren bisita egon zen. Gero bazkarian herritar mordoa batu zen karpa azpian, eguzkiak gogor jotzen baitzuen. Ondoren, zezen mekanikoa probatu zuten askok.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Sute batek 900 metro karratu kiskali ditu Tertangan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Tertanga

Sutea egon da Tertangan. Dirudienez, trenak txinpartak eragin ditu trenbidetik igarotzean eta horrek piztu du sua lursailean. Suhiltzaileen arabera, 900 metro karratu inguru kiskali dira, baina Urduñako suhiltzaile boluntarioak eta Aiarako suhiltzaileak bertaratu dira eta egoera bideratzea lortu dute.

Udalak jaien inguruan eginiko balorazioa “propaganda hutsa” da, EH Bilduren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Amurrio

Udalak jaien inguruan eginiko balorazioa “propaganda hutsa” da, EH Bilduren arabera

EH Bilduko kideek hainbat gauza bota dituzte faltan udalak eginiko balorazioan: Txupinazo egunean kuadrillek egindako plantoa, egon diren kexak jaiak astelehen batean hasteagatik, gazteen lonjetan gertatutakoa eta San Rokeren eguneko bazkariaren leku aldaketa, besteak beste.

Amurrioko jaietan bizitakoak, 13 minututan kontatuta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Larunbatean amaitu ziren Amurrioko jaiak. Hainbat une gogoangarri utzi dituzte aurtengo festek. 

Su eta burrunba artean agurtu dute Iguarrakoa

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio

Atzo amaitu ziren Amurrioko jaiak, gauean. Los hits de tu vida izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen lehenbizi. Iguarrakoa agurtzeko desfilea egin zen gero, Andra Mariaren elizatik Juan Urrutia plazaraino. Bertan eman zitzaien amaiera jaiei, su artifizialekin.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Jaiei amaiera eman aurretik San Rokeko zelaietan egin dute egunpasa gaur amurrioarrek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

San Rokeren errepikapen eguna ospatzen ari dira gaur Amurrion. Goizean goizetik, herritar andana hurbildu da baseliza ingurura. Bakailo eta patata tortilla txapelketa egon dira batetik, eta meza zein ardien ile mozketa erakustaldia bestetik.

»» Ikusi argazki guztiak (66)

Kuadrillen karrozek koloreztatu dute Amurrioko jaien bosgarren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Iluntze berezia bizi izan zuen atzo Amurriok. Ohiturari jarraiki, karrozen desfilea egin zuten jai kuadrillek. Azpiegitura eta antzezpen ikusgarriak atondu zituzten: Aladinen pelikulan oinarritutako eszenak, ezkontza baten antzezpenak eta Mario Brosen parodiak ikusteko aukera egon zen, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (63)

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»