Birziklatzeko 11 zakarrontzi berri herriko ikastetxe eta parkeetan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Birziklatzeko 11 zakarrontzi berri herriko ikastetxe eta parkeetan

Azken astetan zehar 11 zakarrontzi berri jarri dira Amurriko kaletan. Zakarrontzi berri hauetan papera, plastikoa eta  materia organikoak birziklatzeko aukera dago. Eskaera hau, Agenda 21 ingurugiro hezkuntza programan parte hartzen duten gazteek egin zuten. Udalak, Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzaz baliatuz ikastetxe eta parkeetan zakarrontziak jarri ditu.

Gaur arratsaldean ekingo zaio Begibistan 2010 laburmetraia jaialdiari

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Amurrio

Gaur arratsaldean ekingo zaio Begibistan 2010 laburmetraia jaialdiari

Gaur arratsaldeko 19:30etan hasiko da Begibistan 2010 laburmetraia jaialdia antzokian. Horretarako, soinu banden kontzertua eskainiko du musika  eskolak.

Aurten 36 laburmetraia eskainiko dira Euskal Zinemaren IV. astean gaur hasita datorren larunbatera arte. Egia esan, hasiera batean 91 laburmetraia zeuden eta horietatik 36 aukeratu dira. Ofibista deritzon atalean 14 lan aurkeztuko dira; Gipuzkoako 11, Bizkaiko bi eta Nafarroako bakarra. Horietatik 4 euskaraz eginda daude.

Haizetea dela eta teilatuak konpondu eta hormak atontzea - eraikuntza, instalakuntza eta lanen zergen gaineko %95eko hobaria Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Haizetea dela eta teilatuak konpondu eta hormak atontzea - eraikuntza, instalakuntza eta lanen zergen gaineko %95eko hobaria Amurrion

Pasaden otsailaren 27an Amurrion izandako haizeteak eragindako hondamendiak  direla eta Udalak %95 hobaria eskainiko die epean eskaera egiten dutenei.

Horra hor udalak helarazitako oharra:

Euskaraz Bai eguna

2010/05/29 07:00

Amurrioko plazan Amurrio

Egunean zehar:

Uhinak irratsaioa (96.5 FM) eta AIARALDEA.COM

9:00 Mendi irteera gidatua: Izarza naturbidean barrena (3 ordu)

12:30-13:30 Haurrentzako ekintzak: tailerrak eta hankapaluak

12:30 Zanpantzarrak (Ttunturro taldea)

13:00 Txakolin eta gazta dastaketa tailerra (Bizkaiko txakolina eta gazta ekologikoa)

14:30 Herri bazkaria euskaraz (5 €). (Txartelak: Kultur Etxean eta AEK euskaltegian)

Bertso adarjotzea/sagardo kupela/kantuak/elkartasun zozketa

17-18:30 Mus txapelketa euskaraz

19:00-21:00 Dantza plaza/Karrakan trakatan

21:00 ... Taberna Ibiltaria

 

Txarlazora igoz amaitu zituzten igandean Mendiko Lagunak-eko eskola kiroleko gazteek 09-10 kurtsoko ibilaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Kirola  Amurrio

Txarlazora igoz amaitu zituzten igandean Mendiko Lagunak-eko eskola kiroleko gazteek 09-10 kurtsoko ibilaldiak

57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako  2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Amurrioko Gazte Lokalaren aldeko Akanpada

2010/05/28 17:30

Herriko Plaza Amurrio

gazte lokalaren aldarrikapena kaleratzeko AKANPADA.  


19:30etan Gazte lokalaren aldeko KONZENTRAZIOA  


21:00etan PARRILLADA


23:00etan BIDEO-EMANALDIA


Maiatzaren 29, larunbata  

 

09:00tan Gosaria.

Gazte Akanpada Amurrion gazteentzako lokalak aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Gazte Akanpada Amurrion gazteentzako lokalak aldarrikatzeko

Amurrioko gazte asanbladak bete betean jarraitzen du gazteentzako lokalak eskatzeko aldarrikapena zabaltzen. Duela hiru astea bizikleta martxa bat antolatu bazuten, oraingoan Juan de Urrutia plazan egingo duten akanpada. Ostiral honetan, maiatzak 28 izango da arratsaldeko 19:30etatik hasita.
Aldarrikapenean sakontzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak akanpadaren jiran.

Eguzkia lagun milaka pertsona elkartu dira Amurrioko Txakolin egunean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Eguzkia lagun milaka pertsona elkartu dira Amurrioko Txakolin egunean

Eguraldia lagun milaka lagun ekartu dira txakolinaren aurtengo uzta ospatzeko urtero antolatzen duten jai egunean.

Eguzkiarekin batera, goizean goizetik atera dira kalera postuen muntaia burutu behar zuten baserritar eta artisauak. Baita azoka gosez esnatu diren amurrioarrak ere.

Maiatzaren 29 eta 30ean Alebinetako Futbol 7ko XIII. Torneoa Amurrion.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Amurrio

Maiatzaren 29 eta 30ean Alebinetako Futbol 7ko XIII. Torneoa Amurrion.

Datorren asteburuan Amurrioko “El Refor”-eko kirol instalazioetan, Futbol 7ko XIII. Torneoa burutuko da. Bertan 16 taldek hartuko dute parte eta guztira 300 bat futbolari jokatuko dute. Torneoa Kaskagorri Futbol Taldeak antolatuko du, Amurrioko Udala, Amurrio Etorkizuna Futbol Taldea eta Amurrio Clubeko laguntzarekin.

 

Ainhoa Comas eta Edurne Azkarate sailkatu dira Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ainhoa Comas eta Edurne Azkarate sailkatu dira Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera

Ainhoa Comas amurrioarrak Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu du, Oiongo Edurne Azkarateren atzetik. Atzo, hamar lagunen aurrean jokatu zuten kanporaketa eta Azkaratek zein Comasek, Elyem Chej (Legutio), Julen Eizagirre (Amurrio), Endika Sarabia (Oion) eta Igor Ruiz de Azua gasteiztarrari hartu zioten aurre. Elyem Chejek amaierako agurrean kantatu bezala, "zapore goxoa" utzi zuen afaria izan zen atzokoa. Izan ere, arabar bertsolariek gazteak izan arren bertsoetara eta bertsoetan heldu direla erakutsi zuten.

Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Goizean zehar azoka ikusgai egon zen Juan Urrutia enparantzan.

Ferian parte hartutako elkarteak eskualdekoak eta Euskal Herriko bestelako herrietatik etorritakoak ziren. Azoka honen bidez gizarteari garatu gabeko herrialdeen egoera ezagutarazten zaio, jendearen inplikazioa eta laguntza bilatuz.

Jarduera hau Udaleko Kooperazio eta Gizarte Ekintza sailetik antolatua izan da Euskadiko GKE  Arabako koordinatzailearekin batera.

DENA PREST TXAKOLIN EGUNA OSPATZEKO

Bihar bitartean, Aiaraldean urtero lez Txakolin Eguna ospatuko da.

Sasien sehaska sustatzeko ihardunaldia

2010/05/27 16:00

La Kuadra Amurrio

Hitzaldia, afaria eta kontzertua. Kartela ikusi.

Zaraobe S.T. 25.urteurrenaren jaia

2010/05/22 09:00

Bañueta Kiroldegian Amurrio

11.00 Baskoniako Aker maskotak umeentzako erakustaldia.

12.00 Real Madrideko hiruz-palau  jokalari ohiek Zaraobeko saskibaloi jokalariei zuzendutako clinic-a 

Bazkaldu ostean, ekintzekin jarraituz taldeko emakume beteranoek zehaztu gabeko talde baten kontra lehiatuko dira.

18.00 Real Madrid – Zaraobe S.T. taldeen arteko neurketa.

Antolatzaileek sarrera sinboliko bat ordainduko dute jardueren gastuak ordaindu ahal izateko.

Amaitzeko, afari bat ospatuko da Zaraoberi lotuta egondako jendearen artean. Afarian bestelako pertsonek parte hartu dezakate baina guztiak derrigortuta daude aldez aurretik antolakuntzari helaraztera.

Erlaxazio ikastaroa

2010/05/21 16:00

Aspaltza Elkartearen lokalean, Aiara kalea 7. Amurrio

Aspaltza Euskara Elkarteak antolatuta. Hemezortzi urtetik gorako gazteentzat prestatu da. Bina orduko bi saio izango dira.

Elkarteak duen lokalean emango dira, Aiara kaleko 7.ean, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da, eta ikastaroaren lehen egunean ordaindu beharko du partaide bakoitzak.

Izen-ematea email bidez egin ahal da aspaltza@hotmail.com , izena jarrita. Bestela, lokalera ere joan daiteke 17:00etatik

18:00etara.

Zaraobe Saskibaloi Taldeak Real Madriden aurka jokatuz ospatuko du 25.urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Zaraobe Saskibaloi Taldeak Real Madriden aurka jokatuz ospatuko du 25.urteurrena

Amurrio eta Madrideko beteranoek Bañueta Kiroldegian lehiatuko dira seietatik aurrera.

Askok dira Amurrion herriko saskibaloi honetatik pasa diren amurriotarrak. Neskak, mutilak, emakumeak eta gizon anitz jokatu dute azken urteotan saskibaloira bailaran. Larunbat honetan taldearen 25.urteurrena ospatzen dute eta zilar ezkontzak egunero ez direnez betetzen, jarduera ugari antolatu dituzte biztanle eta bertaratuek saskibaloi festa honetaz gozatu ahal izateko.

Udalak mugak egiaztatzeko batzorde bat sortuko du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio  Amurrio: Baranbio  Amurrio: Larrinbe  Amurrio: Saratxo

Udalak mugak egiaztatzeko batzorde bat sortuko du

Baranbio, Larrinbe, Lezama eta Saratxo herrietako mugak zehaztuko dira, beharrezko mugarriak jartzeko nahiarekin.

Aipatutako batzordeak hainbat bileraren bidez mugarri bakoitzaren kokapena zehaztu edota mugarri berriak kokatzeko lekuen kokapena ezarriko du. Horrela, akta bete eta mugarrien lotura-lerroa deskribatuko da. Herri bakoitzaren batzordekideez aparte udaleko arduradun batek eta Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko basozain batek ere parte hartuko dute jarduera horretan.

Begibistan jaialdiaren IV.edizioa ate-joka

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Begibistan jaialdiaren IV.edizioa ate-joka

Aurtengo Begibistan jaialdiaren edizioa ate-joka dugu dagoeneko. Izan ere, Amurrioko IV. Zinema astea maiatzaren 26tik 29ra izango baita.


Maiatzaren 18an aurkeztu zuten edizio berri hau Pablo Isasi Amurrioko alkateak, Eva Blanco Antzokiko Batzordeburuak eta Kepa Sojo festibalaren zuzendariak, eta esan zutenez, krisia nabaritu izan bada ere Amurrioko Udalak festibalari eusteko hautua egin du.


Aurten ere, bi atal bereizten dira datorren astean abiatzekoa den  jaialdiak:

Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Amurrio

Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak

Biodibertsitate Biologikoaren Nazioarteko urtea den honetan, Amurrioko udalak biodibertsitateari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu egun hauetan.

Atzo, maiatzak 19, Euskal Herrian saguzarrak kontserbatzeko arazoen inguruko hitzaldia eman zuen Biologian Doktorea eta E.H.U-ko zoologiako irakaslea den Joxerra Aihartzak.

Dantzaldia Patxi Perez-ekin

2010/07/25 20:00

Amurrio Larrinbe

Dantzan aritzeko eta ikasteko aukera bikaina.

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu