Enpresen haztegian izena emateko epea zabalik abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Enpresen haztegian izena emateko epea zabalik abenduan

2006an udalaren sustapenez sortutako Amurrio Bidean elkarteak kudeatzen duen Refor Amurrio enpresaldean nork bere enpresa propioa ezartzeko aukera dago, enpresen haztegian hain zuzen ere. Bertan, enpresaren  jarduera jasoko duen lokala baldintza onuragarrietan eskuratzeaz gainera, enpresaren bideragarritasuna aztertzen laguntzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie interesatuei, bai eta etengabeko prestakuntzarako programen eskaintza zabala ere.

Txabakanian Laburmetrai lehiaketaren sari banaketa

2010/12/18 17:00

La Kuadra Amurrio

18:00etan Sari Banaketa + Mikel Magoa + teatro absurdo

20:00etan azkari beganoa + kontzertuak ondorengo taldeekin:

Kaosarenerasoak

Milenrama

Nazkazakatutak

Francesca

 

 

Amurrion hiltegi osoari buruzko mozioa aurrera atera da

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Mendia  Amurrio

Amurrion hiltegi osoari buruzko mozioa aurrera atera da

Amurrioko Udalak osoko bilkuran Partidu Popularrak aurkeztutako mozioa onartu du. EAren eta PPren aldeko bozkak, EAJren abstentzioak eta EAEren eta PSEren aurkako botoek herrian hiltegi osoa ezartzeko lursaila uzteko konpromisoa berretsi dute. Onartutako proposamenak balizko bazkideei, eraikitze inbertsioak zein zentruaren egokitzapenak arintzeko, langile zein elkargo publikoen laguntza eta aholkularitza bermatuko lieke. Aurkeztutako bideragarritasun ikerketa onartzeak hasiera emango lioke prozesu guztiari.

Gaztetxearen aldeko Jaia

2010/12/04 18:00

Herria Amurrio

19:00: kontzentrazioa
19:15 triki-poteoa
20:30 ekitaldia
21:00 KONTZERTUAK
- GORKA MENENDEZ (kantautorea)
- ETSI GABE (punk)
- EL TRONO DE JUDAS (punk)
- ALDATS (erromeria)
gauan zehar txosna eta bokatak egongo dira

Udalak gazteekiko interes txikia duela ikusita, Gazte Asanbladan lanean ari gara egoera aldatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Udalak gazteekiko interes txikia duela ikusita, Gazte Asanbladan lanean ari gara egoera aldatzeko

Amurrioko kaleak aldarrikapenez jantziko dira bihar. Izan ere, bertako gazte asanbladak gaztetxearen aldeko festa antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa eta txupina jaurtiketa egingo dute. Ondoren, trikipoteoak girotuko du jaia, 20:00etan ekitaldia egingo dutelarik. Gaua hasi edo amaitzeko, kontzertuak izango dira Matias de Landaburu kalean: El trono de judas, Gorka Menendez kantautorea, Etsi gabe, eta Aldats erromeria lagun, lagun mordoa biltzea espero dute.

"El clown, un personaje en el teatro de la vida"

2010/12/16 16:30

Kultur Etxea Amurrio

Miguel García de Cortazar, clown-aktorea, filosofoa eta pasikologoa. Hirugarren adinentzako

"El mejillón cebra, la especie invasora"

2010/12/09 16:30

Kultur Etxea Amurrio

María José Madeira biologoak eta Iker Ayala naturista-teknikoak emango dute hitzaldia. Hirugarren adinentzako

Amurrioko futbol taldea: hondoratzear dagoen itsasontzia

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Amurrio

Amurrioko futbol taldea: hondoratzear dagoen itsasontzia

Aurten, Amurrioko futbol taldea ez da orain arte ezagutu duguna. Hainbeste urtetan hirugarren mailako aurreneko postuetan eta behin baino gehiagotan 2B mailara igotzear egondako taldea infernutik hurbil dago. Ligako txapelketako azkenengo postuan dago, kolista da, eta liderrak baino 27 puntu gutxiago edukitzeaz aparte, oraindik ez du etxean partidurik irabazi.

Urteko sasoi honetan, Ligako 14. jardunaldian, ez gara ailegatu oraindik denboraldiaren erdira, baina Amurriok gol gutxi sartu izanak eta hainbeste jasotzeak ez dio zaleari patxadaz bizitzen ahalbidetzen.

Euskararen eguna

2010/12/03 08:00

Herria Amurrio

Bai Euskarari Ziurtagiriaren emate-ekitaldia

2010/12/03 18:00

Amurrio antzokia Amurrio

Ø      Non: Amurrioko Antzokian (Araba)


Ø      Noiz: abenduaren 3an, ostirala, 19:00etan

GAIA: Ziurtagiriaren Elkarteak Amurrioko hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egingo die.


PARTE-HARTZAILEAK:

-         Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

-         Pablo Isasi, Amurrioko alkatea

-         Jon Lafuente, Euskalgintzako kidea

Udalak Iraunkortasunerako “Udalsarea 21” saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Udalak Iraunkortasunerako “Udalsarea 21” saria jaso du

Udalsarea 21 sariek Tokiko Agenda 21en eremuan udalerriek egindako lana eta Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasun jardunbide egokienak, udalerri mailakoak, aintzat hartzen dituzte. Udalak biodibertsitatea kategorian jaso du saria.

Sari banaketa gaur goizean izan da Euskal Udalerrien Tokiko Agenda 21en 8. jardunaldiaren harira eta irabazleek 3.000 euro eta egiaztagiria jaso dituzte.

Abendua hastearekin batera, Saratxoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Abendua hastearekin batera, Saratxoko jaiak

Ostiralean, astelehenean eta asteartean izango dira jaietako ekitaldiak. Doako autobus zerbitzua egongo da Amurrio eta Urduñatik.

Bostaretxeta mendia leheneratzeak 47.400 euro balioko du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Bostaretxeta mendia leheneratzeak 47.400 euro balioko du

Pasa den urtean Klaus zikloiak herriko hainbat mendi suntsitu zituen, horien artean Bostaretxeta-Bakuna mendia. Hasieran 12,31 hektarea zirela pentsatzen zen, baina zuhaitzak landatu eta gero, kaltetutako zonaldea handiagoa dela ikusi dute.

Bostaretxeta-Bakuna mendian leheneratu behar diren hektareak hiru gehiago dira eta, beraz, hasierako aurrekontua, 34.400 euro, 47.400 euro izatera pasatu da. 13.000 euro horiek Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu.

Txokogorri Kultur Elkarteak mus txapelketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Amurrio

Txokogorri Kultur Elkarteak mus txapelketa antolatu du

Txokogorri Kultur Elkarteak mus txapelketa antolatu du abenduaren 3tik aurrera elkartearen XXV. urteurrena ospatzeko. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 3a baino lehen eman beharko dute izena, 20 euro ordainduta.

Irabazleek txapela, bikotearentzako afaria eta produktu sorta eskuratuko dituzte, bigarrenek, berriz, bikotearentzako afaria eta hirugarrenek, azkenik, produktu sorta.

Iazko mus txapelketak izan zuen arrakasta ikusita, oraingoan ere jende askok parte hartuko duela espero dute antolatzaileek. 

Las Chozas Gaina hobetzeko egin diren lur erauzketek tratamendu geotekniko gehigarriak izango dituzte.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Las Chozas Gaina hobetzeko egin diren lur erauzketek tratamendu geotekniko gehigarriak izango dituzte.

Arabako Foru Aldundiak aste honetako gobernu-kontseiluan  iragarri du Las Chozaseko gainean errepidea hobetzeko lanak egitean sortutako ezpondek tratamendu geotekniko gehigarriak izango zituztela euren egonkortasuna bermatzeko.


Horrela bada, Arabako aldundiak 1,3 milioi euro jarriko ditu hondeaketetarako, lur erauzketen makurdura leuntzearren, eta buloien eta hormigoi armatuko habeen bidez, harri lubeten bidez edo maila galbanizatuen bidez lurrak eutsiko dira.

Gru, mi villano favorito

2010/12/26 16:00

Amurrio Antzokia Amurrio

D. AEB, 2010. Zuz.: Pierre Cofin, Chris Renaud, Sergio Pablos. Animaziozko filma. 95 min. Gru gizon gaizto bat da, eta plan maltzur bat du buruan: Ilargia lapurtzea. Haren oztopo bakarra hiru neska umezurtz zaintzea izango da.

Izarren Argia

2010/12/20 19:00

Amurrio Antzokia Amurrio

+7. Euskal Herria, 2010. Zuz.: Mikel Rueda. Akt.: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Sara Cozar. 93 min. Saturrarango kartzelan 1936ko gerraren harira gertaturikoak kontatzen ditu filmak. Preso diren amak eta haien haurrak banatzeari ekiten diote moja kartzelazainek, Francoren aldeko familien eskuetan jartzeko. 

Izarren Argia

2010/12/19 18:00

Amurrio Antzokia Amurrio

+7. Euskal Herria, 2010. Zuz.: Mikel Rueda. Akt.: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Sara Cozar. 93 min. Saturrarango kartzelan 1936ko gerraren harira gertaturikoak kontatzen ditu filmak. Preso diren amak eta haien haurrak banatzeari ekiten diote moja kartzelazainek, Francoren aldeko familien eskuetan jartzeko.

Astro Boy

2010/12/19 16:00

Amurrio Antzokia Amurrio

D. AEB, Japonia, Hong Kong, 2007. Zuz.: David Bowers. Animazioa. 93 min. Zientzialari batek semea galduko du istripu batean. Haren ordezko gisa, Astro Boy robota sortuko du. Robota dela jakiten duenean, etxetik alde egingo du Astro Boyk. Bere super-ahalmenekin, Stone presidente militarzaleari egin beharko dio aurre mutiko mekanikoak.

Wall Street: El dinero nunca duerme

2010/12/08 18:30

Amurrio Antzokia Amurrio

+7. AEB, 2010. Zuz.: Oliver Stone. Akt.: Michael Douglas, Shia Labeouf, Josh Brolin. 130 min. Gordon Gekko finantzen marrazoak urteak egin ditu espetxean. Kalera irtetean, alabarekiko harremana konpontzen saiatuko da, baina zaila izango zaio. Manipulazio jokoetan murgilduko da berriz ere Gekko.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»