Maiatzaren 23an Txakoli Eguna ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Maiatzaren 23an Txakoli Eguna ospatuko da

Aurtengo edizioan,  herri bazkariaren ordez, pintxoak, arrazioak eta txakoli dastaketa egongo da Juan de Urrutia plazan, bertan jarriko diren mahai, banku eta karpetan.

150 mahaikideentzako karpa erraldoi bat jarriko da eta haren inguruan bestelako karpa txikiagoak. Aipatutako karpa horietan txakoli botilak eta edalontziak erosi ahalko dira. Gainera, karpa horietako batean euro baten truke erosketa tiketak salduko dira azokako edozein produktu dastatu ahal izateko.

Hondartzara bidaiak antolatu ditu uztailan zehar Amurrioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Hondartzara bidaiak antolatu ditu uztailan zehar Amurrioko Udalak

Datorren uztailaren 6an, hilabete horretan zehar egingo diren lau bidaietatik lehena izango da: Santanderreko El Sardinero hondartzara, hain zuzen.

Bigarrenean, uztailaren 13an, Hondarribira bidaiatuko dira eta 20an, berriz, Donibane Lohizunera. Uztailaren 27an Amurrioko Udalak antolatutako azken bidaia Donostiara izango da.

Irteerak 09:00etan izango dira, Araba kaletik (Telefonikako eraikinaren ondoan),  eta itzulerak 20.00ak aldera.

Biodibertsiatate jardunaldien bukaera: Goikomendira irteera

2010/05/22 07:00

Autobus geltokia Amurrio

Goikomendiko pagadiak ikustera irteera. Itzulera 13ak aldera izango da.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Anfibioen egoera nerbioi garaian" hitzaldia

2010/05/21 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Alberto Gosá, Aranzadiko behatokiko kideak gure inguruko anfibioei buruz hitzegingo du.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Zuhaitz lepatuak" hitzaldia

2010/05/20 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Samuel Álvarez Rubio, "Trepalari" elkarteko kideak zuhaitz Lepatuen gaineko hitzaldia eskainiko du.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Saguzarrak Euskal Herrian" hitzaldia eta gau-irteera

2010/05/19 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Joxerra Aihartza,  EHUko Biologia eta Zoologia departamentuko doktoreak saguzarrak babesteko dauden arazoak hartuko ditu mintzagai.


Hitzaldi honen ondoren, 21:15ak aldera, saguzarren inguruko ibilaldi bat egongo da basora.

Maiatzaren 25ean bi gurpiletako ziklomotorrei azterketak egin ahalko zaizkie Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Maiatzaren 25ean bi gurpiletako ziklomotorrei azterketak egin ahalko zaizkie Amurrion

Aldaiturriaga industrigunean 9:30etik 13.30era eta 15.30etik 18.30ra izango da azterketak egiteko ordutegian.


Azterketak udal pabiloietan egingo dira, eta ongi seinaleztatuak egongo dira. 3 urte baino gehiagoko ziklomotorrak dituztenek, beraz, azterketa egin beharko dute.

Ordaindu beharreko tasa 24,04  eurokoa da, eta Applus Iteve Euskadi enpresak zenbateko zehatza ordaintzea eskatu dute.

Ondarea zabaltzeko museo birtual bat prestatzen ari da Aztarna taldea

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Ondarea zabaltzeko museo birtual bat prestatzen ari da Aztarna taldea

Amurrioko ondare etnografikoa bildu eta gordetzen diharduen Aztarna etnografia taldeak ekimen berritzaile bat aurkeztu du: orain artean bilduta dituzten 2.200 pieza erakusgai jartzea interneten bisitatu ahal izango den alegiazko museoan.


Aztarnako kideek adierazi dutenez, jatorrizko ideia museo fisiko bat sortzea zen, baina finantzaketa arazoen aurrean teknologia berriak baliatzea erabaki dute ondare aberats hori jendaurrean jartzeko eta herritarrei zabaltzeko.

Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.

"ARthur y la Venganza de Maltazard" eta "An Education" pelikulak ikusi ahal izango dira

2010/05/09 16:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Aste honetan Amurrioko ANtzokian bi filma ikusi ahal izango dira.

Lehenengoa Arthur y La venganza de Maltazard animaziozko pelikula da eta arratsaldeko 6etan hasiko da.

An Education, helduentzako drama bat da. Oskar sarirako proposatua izan zen eta hainbat sari irabazi ditu. Pelikula 20:00etan hasiko da bai igandean eta baita astelehenean ere.  

Euskal Kantu eta Haur kantari txapelketa 2010

2010/05/16 16:30

Amurrio Antzokia Amurrio

Euskal Kantu Txapelketaren helburua ia ahaztuak dauden kantuak gogoratzea  eta euskal kantuaren arloan dagoen aberastasuna ezagutaraztea da. Txapelketaren Arabako finalerdia Amurrioko Antzokian izango da eta saio horretatik finalistak aterako dira Zuian maiatzaren 30ean izango den Euskal kantuen finalerako eta Agurainen ekainaren 20an izango den haur kantarien Arabako finalerako.  

Herri Urratsera joateko autobusak Amurriotik

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Amurrio

Herri Urratsera joateko autobusak Amurriotik

"Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izarearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara erakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sustengu zabala".

Emakume kubatarrei buruzko erakusketa Bañueta kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Emakume kubatarrei buruzko erakusketa Bañueta kiroldegian

Euskadi-Kuba, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak, Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten barruan izeneko argazki erakusketa antolatu du Bañuetan kiroldegian maiatzaren 3tik 14ra bitartean.

Emakumeak Kubako biztanleriaren erdia dira eta legebiltzarreko kideen %43. Unibertsitateetako ikasleen %66, herrialdeko langile teknikoen eta profesionalen %66, ikertzaile zientifikoen %48 eta lankidetzarako misio internazionalistetako pertsonen %52.

Amurrioko Udalaren aldaketa klimatikoaren aurkako programa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Ingurumena  Amurrio

Amurrioko Udalaren aldaketa klimatikoaren aurkako programa ikusgai

Herritar guztiek ikus dezakete Amurrioko Udalak onartutako aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko programa.

Maiatzaren 12ra arte dago erakusgai www.amurrio.org webgunean (gaztelaniaz soilik) eta udaletxeko Ingurumen Sailan (txostena orri honen behealdean deskarga dezakezu).

"Amurrioko hiribildua 2010” XXXI. Argazki Lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

"Amurrioko hiribildua 2010” XXXI. Argazki Lehiaketa abian da

Azken urteotan bezalaxe, Udalak antolatuta, argazki lehiaketa egiten da maiatzean Amurrion.

Lehiaketan jorratu beharreko gaiak Goi Nerbioi eskualdeko eta , batez ere, Amurrioko ondare aniztasuna, artistikoa, naturala, etnografikoa eta bestelakoak izango dira.

Modalitatea librea izango da eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez,  bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu, beste lehiaketa batean aurkeztu gabekoak betiere.

Mendiko Lagunak taldea pozik IX. Haurrentzako Ibilaldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Mendiko Lagunak taldea pozik IX. Haurrentzako Ibilaldiarekin

82 mendizale bildu ditu Mendiko Lagunak Amurrioko mendi taldeak antolatutako IX. Haurrentzako Ibilaldiak.

Aurtengo ibilaldia Ubide bizkaitar herrian hasi eta Etxaguen arabar herrian amaitu da. Ibilaldian zehar, mendizale gazte eta gurasoek egun lainotsu eta euritsuari egin diote aurre.

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Amurrio  Urduña  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Asteburu honetan, maiatzak 1 eta 2, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldi bat antolatu dute Urduñako Txolope bolo elkarteak eta Tertangako Eleizalde taldeak.

Esan bezala, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia Urduñan eta Tertangan egin da, eta bertan Araba osoko jokalariek parte hartu dute. Esan beharra dago Arabako txapeldunak Euskadiko Txapelketarako sailkatuko direla.

Bitxikeria gisa aipatu behar da bolatoki horiek Aiarako bolo-jokoaren modalitatean aritzeko direla, nahiz eta kasu honetan Arabako bolo-jokoan aritzeko erabili diren.

Euskadiko txapelketarako puntuagarria den bolo jaurtiketa

2010/05/01 16:00

tertangako bolatokian Amurrio Tertanga

Tertangako Eleizalde bolo taldeak, jaurtiketa saioa izango du asteburu honetan euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den proban. Era berean Urduñako Bola-Toki taldeak ere estreinekoz hartuko du parte hiriko bolatoki ireki berrian. Bolo saioak larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan izango dira.

Baranbio eta Galdakaoko erietxea lotuko ditu Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Baranbio eta Galdakaoko erietxea lotuko ditu Bizkaibusek

Baranbiotik Galdakaora bidaiatzeko zerbitzua eskainiko du Bizkaibus enpresak. Araba eta Bizkaiko Aldundiekin negoziaketak egin ondoren, Galdakaoko ospitaleraino garraio publikoz joateko aukera izango dute baranbioarrek. Orain arte, Baranbiotik bi kilometrora eman du itzulia Bizkaibusak. Urte luzez aldarrikatu dute baranbioarrek zerbitzu hau, Osakidetzak gaixoak Galdakaora bideratu dituelako eta autoa nahitaez erabili behar delako ospitalera iristeko.

Amurrioko Gazte Asanbladak bizikleta martxa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez  Amurrio

Amurrioko Gazte Asanbladak bizikleta martxa antolatu du

Amurrioko Gazte Asanbladak “Herri bat, gaztetxe bat!” lelopean, gaztetxearen aldeko bizikleta martxa antolatu du 12:30etan plazatik abiatuta.

 

Hamarnaka lagun bildu dituen ekintzaren bidez, gazteek beren kexak ezagutarazi dituzte eta gazte mugimendua Amurrion bizirik dagoela argi utzi nahi izan dute.

 

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»