Abuztuak 16, dantzariak lehian Aiaraldean
2010-08-11 12:40Azken hamahiru urteotan abuztuak 16 dantzariak lehian ikusteko eguna izan da Aiaraldean. Izan ere, Amurrion eta Laudion aurresku, fandango eta arin-arin lehiaketa antolatzen baitute Aiala dantza taldeak eta Fita Fik Elkarteak.
Gaur arratsaldean Iguarrakoaren jaitsierak aste beteko jaiei hasiera emango die
2010-08-11 09:07Jai giroz lepo dator aurten ere Amurrioko Jaien programa eta, nola ez, jai giroz lepo datoz amurrioarrak ere. Beste urte batez, herri honetako abuztuko bigarren asteak egitaraua dantzan jarri du Aiaraldean. Ikuskizunak, dantzaldiak, kontzertuak, lasterketak, txapelketak, kalejirak... orduz ordu eta egunez egun, plaza, kale eta zelaiak jendez beteko dituen programazioak osatu dituzte. Bai udaletik, bai elkarteetatik, eta baita Jai Herrikoien Aldeko Batzordetik ere lan eskerga egin da 2010eko aste beteko jai maratoia antolatzeko.
19:00etan Iguarrakoaren etorrera
Nun 2010 espedizioko kideak sano eta salbu daude Lehe-n izandako lurjausiaren ostean
2010-08-06 18:29 AmurrioAmurrioko Mendiko Lagunak Taldeko kidea den Iñaki Aldama eta berarekin batera Nun 2010 espedizioa osatzen duten kideak sano eta salbu aurkitzen dira Leh-n, Indiako Kaxmirren.
Juan de Aranoa Arte Eskolan izena emateko epea zabalik da
2010-08-05 09:00Udal Arte Eskolak datorren ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroetan parte hartu ahal izateko aurrematrikula egiteko epea zabaldu du gaurdanik. Irailaren 9an bukatuko da 2010-11 ikasturtean izango diren jardueretan izena emateko epea.
Ikastaroen artean aurkitzen dira hurrengoak:
- Margoketa
- Ehoziri eta Kakorratz-lana (bolillo eta gantxilloa)
- Errusiar keramika
- Zurezko taila
- Otzaragintza
- Keramika
Bertso saioa Amurrioko txosnetan
2010/08/13 18:30
txosna gunea Amurrio2010-08-13, AMURRIO
Bertso-saioa, Amurrioko jaiak
20:30etan, txosna gunean. Bertsolariak: Oihane Perea, Izar Mendiguren, Ainhoa Comas,
DIY Txabakania Productions laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa abian da
2010-08-04 12:16 AmurrioDIY Txabakania Productions laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa jarri dute martxan Amurrion.
Lehiaketara nahi duen oro aurkeztu daiteke. Horretarako, parte-hartzaileek euren laburmetraia La Kuadran (Amurrion), Orbeko Etxean (Laudion ) edota Izar Beltz Ateneoan (Bilbon) entregatu beharko dute urriaren 31a baino lehen.
Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak 30 ekitaldi prestatu ditu aurtengo festetarako
2010-08-03 10:51“Jaiak herritik herriarentzat!”. Hori da Jai Herrikoien Aldeko Batzordea sortu duten lagunen helburua: “Gure herriko jaiak bultzatu eta eraikitzea da gure eginkizun nagusiena”. Parte hartze aktiboan oinarritutako festak antolatu eta kudeatzeko irizpide bera duten kultur eta kirol elkarte, jai-talde, txosna, gizarte eragile eta Amurrioko bizilagunek osatzen dute.
Acapella kantu emanaldia
2010/08/12 17:30
San Anton Baseliza AmurrioXiberutar laukotearen eta Kaliforniako noka laukotearen kantaldia.
Sarrera doan.
I Amurrioko Marmitako Txapelketan izena emateko epea ireki da
2010-07-29 09:07Abuztuaren 14an Amurrioko Lehenengo Marmitako Txapelketa egingo da Juan de Urrutia plazan. Antolatzailea Sugozotan gastronomia elkartea da, eta abuztuaren 7a baino lehen eman behar da izena.
Hileta zibilak egiteko udal lokala egongo da
2010-07-28 08:34Erlijiorik gabeko herritarrek hileta edo omenaldi zibil bat edukitzeko lokala izango dute. Ekimena Ezker Abertzaleak maiatzean Amurrioko Udalean aurkeztutako mozio baten ondoren sortu da.
Udalak hileta zibilak egiteko udal lokal bat aurkitu beharko du; izan ere, honelako ekintzak antolatzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira. Gainera, Udalak ordenantza bat idatzi beharko du toki horren erabilera arautzeko.
Abeltzainek azoketako boikotarekin amaitu dute, Otsoaren Kudeaketa Plana onartu berri dela-eta
2010-07-27 13:08 Aiaraldea AmurrioHurrengo hilabeteetan Aiaraldeko azoketan abeltzaintza produktuak berriro ere ikusgai izatea espero da. Baina gauzak ez dira normaltasunera hain erraz bueltatuko eta UAGA abeltzainen sindikatuko ordezkari arabarrek aipatu dutenez, hurrengo hilabeteetan egingo diren azoketarako ez dute deialdirik jasoko zenbait udalerritan.
ELKARRIZKETA: Iñaki Aldama mendizale amurrioarra Indiako Nun mendia (7.135 m) igotzen saiatuko da hurrengo abuztuan
2010-07-27 09:45 AmurrioIÑAKI ALDAMA, Mendiko Lagunak mendi taldeko mendizale amurrioarra, Nun izeneko 7.135 metroko mendia igotzen saiatuko da hurrengo abuztuan. Hurrengo ostegunean, uztailaren 29an, hartuko dute Kaxmirrerako bidea, Indiaren kontrolpean dagoen zonalderako bidea, hain zuzen, Nun 2010 espedizioa osatzen duten Amurrio, Berriz eta Gasteizko zazpi kideek.
Gutxigatik galdu zuen Amurriok Herriarteko Pilota Txapelketaren finala
2010-07-26 22:20 AmurrioZaldibarren atzo izandako finalean Markina izan zen garaile Amurrioren kontra 2-1 irabazi ondoren. Norgehiagokak biziak eta liskartsuak izan ziren.
Arabarrek kadete kategorian 10-22 irabazi zioten Markinako bikoteari. Amurrioko Goikolea eta Murga partidaren hasieran 0-9 aurreratu ziren eta maila horretan nagusitasun handia erakutsi zuten bizkaitarren kontra.
Landako-Maskuribai auzoetan eraiki nahi dituzten eraikuntzak espero baino baxuagoak izango dira
2010-07-20 07:46 AmurrioEraikuntza hauekin batera Landako eta San Antoneko enparantza batzen dituen igogailua eta Landako Dionisio Aldama kalea batuko duen lurpeko zeharbidea eraikiko dira.
Guztira Babes Ofizialeko 49 eta tasatuak 185 etxe eraiki nahi dira, hasiera batean espero baino 11 gutxiago. Guztira 31.500 metro karratutan.
Amurrioko EAJk aurrera darrai Zabaltzen ekimenarekin
2010-07-16 16:39Amurrioko EAJko arduradunek Zabaltzen egitasmoak orainarte egin duen ibilbidea aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Herriaren egoeraren diagnosia eta etorkizunerako ildoak zehaztu nahi duen ekimenak 31 pertsonaren partehartzea, 320 ekarpen eta 20 proposamen jaso ditu sustatzaileen hitzetan. Zigor Egia alderdiko Uri Batzarreko buruak aurkezpena egin eta Josune Irabien alkatetzarako hautagai jeltzaleak eman ditu azalpenak.
ELAk ez du Tubos Reunidosen LAB, UGT, CC.OO eta VTR sindikatuek sinatutako akordioa onartu
2010-07-12 08:25ELA sindikatuak ez du onetsi LAB, UGT, CC.OO eta VTR sindikatuek Tubos Reunidoseko langileen egoera hobetzeko hartutako erabakia. Prentsa ohar batean jakinarazi dute, sindikatuek 2009, 2010 eta 2011 urteetarako adostutako akordioak lan jardun finkoa suntsitu eta behin-behineko lanpostuak ugaritu egiten dituela.
"Amurrio gogoan” herritarren parte-hartzea bultzatzeko ekimena aurkeztu du Udalak
2010-07-09 02:02Amurrioko Udalak blog berri bat irekiko du uda ostean, herritarrek hainbat gaien inguruan euren iritzia eman dezaten.
Josune Irabien izango da Amurrioko EAJko hautagaia datozen hauteskundeetan
2010-07-08 09:22 AmurrioAmurrioko EAJk prentsa ohar labur baten bidez adierazi duenez, Josune Irabien izango da alderdi horretako zerrenda burua udal hauteskundeetan.
Tertangako Jaiak - Kristobal Deuna
2010/07/09 19:00
Bolatokia, pilotalekua, Txokoa, Herria Amurrio TertangaTertangako Jaiak
Uztailak 9, ostirala
21:00 txupinazoa
23:00 kontzertuak
Uztailak 10, larunbata
11:00 Suziri eta kanpai errepika. Jarraian, patroiaren omenezko meza
12:30 Herriko Txokoaren inguruan trikitixa, tarta zozketaren ostean, kale eta etxeetatik kalejira
17:00 XIX.Mus Txapelketa
19:00 V. Bolo Txapelketa
24:30 HOTZA erromeria
Uztailak 11, igandea 'Kristobalin Deuna'
11:00 Eleixalde Bolatokian Aiarar Bolo Txapelketa
13:15ean meza eta janaurrekoa
18:00etatik aurrera haurrentzako jolas eta tailerrak pilotalekuan
19:00etan Bolo Jokaldi Herritarra
21:00 Doako Afari Herrikoia izango dute Arrastariarrentzako
Jai Batzordea
Ostiraletik aurrera ospatuko dituzte Tertangako Jaiak
2010-07-07 09:41Kristobal Deunaren jaiak hasiko dira etzi Tertangan. Iluntzeko 9etan txupina jaurtiko dute, eta gaueko 11etatik aurrera inguruko herrietako musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
Bertokoa. Lokala. Km 0. Espainian bizi ote gara? Promozio guztia espainol hutsez.
»» Barañano likoreen vermuta saritu du ...