Arabako Euskal Kantu eta Haur Kantari Txapelketa leihaketa gaur Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio  Aiaraldea: Araba

Arabako Euskal Kantu eta Haur Kantari Txapelketa leihaketa gaur Amurrion

Maiatzak 16an, Amurrioko Antzokian, arratsaldeko 18.30etan final aurrekoak ospatuko dira. Leihaketa honen helburua paperetan galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogoratzea, euskal kantuaren arloan dugun aberastasuna ezagutaraztea eta kantu eta kantari berriak plazaratzea da.

Antolatzaileek diotenez:

Euskarazko disko edo kaseterik bere izenean atera ez duen kantariak edota taldeak har dezakete parte. Haur Kantari Txapelketaren Finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak ere hartu dezakete parte.

Babes Ofizialeko 40 etxebizitza zozketatu dira Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Babes Ofizialeko 40 etxebizitza zozketatu dira Amurrion

Gaur goizean, Covivi enpresa pribatuak egindako Babes Ofizialeko 40 etxebizitza zozketatu dira Amurrion. 120 pertsona zeuden inskribatutak, baina gutxi batzuk izan dira pisu lortu dutenak.

Gaur goizean egindako pisu zozketen parte hartzaile gehienak gazteak ziren eta horietatik askok aurretik egindako zozketetan parte hartu izan dute. Pisua tokatu ez zaienen artean beste herri batetara bizitzera joan beharko dutela komentatu dute batzuek, beste batzuek aldiz, gurasoen etxean bizitzen jarraitu beharko dutela esan dute.

Kontzertuak La Kuadran

2010/05/15 18:30

La Kuadra Amurrio

Habemus Kaos, Fabrica de Idiotas, Annunaki Revenge, Down to Agony eta Ezereza taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Bi hildako eta bi zauritu Amurrion gertatutako auto-istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Amurrio

Bi hildako eta bi zauritu Amurrion gertatutako auto-istripu batean

Gaur, goizeko bederatziak aldera, auto-istripu bat gertatu da A-625ean, Amurrioko irteeran, Bilboko norabidean. Turismo batek kamioi batekin talka egin du.

Familia bereko hiru kide, turismoan zihoazenak, harrapatuak geratu dira. Horietako bi, heldu bat eta ume bat, hil egin dira. Hirugarrena, umea ere, helikopteroz ebakuatu dute zauriturik Gurutzetako ospitale bizkaitarrera. Kamioiko gidaria ere zauritu egin da.

Sunkers

2010/05/23 15:30

Amurrio Antzokia Amurrio

Sunkers ikuskizunak fantsiaz, magiaz, musikaz, komediaz eta jantzi liluragarriz beteriko munduan murgiltzen ditu ikusleak. Ikusizun honetan pertsonak agertzen eta desagertzen, airean flotatzen edo zatitan mozten dituzte. 


40 etxebizitza zozketatuko dira larunbatean antzokian.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

40 etxebizitza zozketatuko dira larunbatean antzokian.

Larunbat honetan, 10.00etatik 14.00etara, Amurrion erroldatutako biztanleek zortearekin zita berri bat daukate Amurrioko Antzokian.

Iragan urteko ekainean Amurrioko Garbiñe Sáez Molinuevo EAJ alderdiko legebiltzarkidea zozketan saritua izan ostean, zalaparta handia sorrarazi dute herrian egindako etxebizitza zozketek. Legebiltzarreko kide horrek urteko 67.000 eurotako soldata omen zuen eta jendeak ez zuen ulertu nola soldata hori izanda etxebizitza babestuen zozketan parte hartu zezakeen. Azkenean, polemika kitatutzat emateko, Garbiñek uko egin zion irabazitako pisuari.

Alicia en el país de las maravillas

2010/05/15 16:00

Amurrio Antzokia Amurrio

108 min

Zuzendaria: Tim Burton

Aktoreak: Mia Wasikowska, Johnny Depp, Michael Sheen, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway, Alan Rickman, Stephen Fry, Crispin Glover, Christopher Lee, Matt Lucas, Timothy Spall, Marton Csokas, Jemma Powell, Tim Piggot-Smith, Lindsay Duncan, Geraldine James, Leo Bill, Paul Whitehouse, Barbara Windsor.

Lewis Carrol Alice in Wonderland  liburuaren adaptazio zinematografikoa.

 

 

 

Alicia en El país de las maravillas

2010/05/17 18:00

Amurrioko Antzokia Amurrio

108 min

Zuzendaria: Tim Burton

Aktoreak: Mia Wasikowska, Johnny Depp, Michael Sheen, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway, Alan Rickman, Stephen Fry, Crispin Glover, Christopher Lee, Matt Lucas, Timothy Spall, Marton Csokas, Jemma Powell, Tim Piggot-Smith, Lindsay Duncan, Geraldine James, Leo Bill, Paul Whitehouse, Barbara Windsor.

David Carrol Alice in Wonderland  liburuaren adaptazio zinematografikoa.

 

Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak

Amurrioko Udaleko Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, 2010eko maiatzaren 19an, 20an, 21ean eta 22an, 19:30ean, Katekesi Aretoan, hain zuzen ere, Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo dira.

Ingurumen Sailak azken urteetako ildoari jarraituz eta Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz, jardunaldi interesgarriak antolatu ditu.

Arte ikastaro gehiago eta prezioen beherapena gutxitzea dira 2010-2011 ikasturteko berrikuntzak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Arte ikastaro gehiago eta prezioen beherapena gutxitzea dira 2010-2011 ikasturteko berrikuntzak

Hurrengo udazkenean, urtero legez,  Amurrioko Juan de Aranoa arte eskolak eskaintzen dituen ikastaroak hasiko dira.

Larunbatetan 9-18 urte bitarteko gazteentzako ikastaroak egingo dira. Ikasturte berrian haurrentzako pintura eskola gehiago emango dira, ordutegia  ere zabalduz,  eta 4-6 urte bitarteko haurrak arratsaldeko ordutegian, astean bi ordutan zehar, Kultur Etxera hurbildu ahalko dira margotzera. Nagusiek ere parte hartu dezakete arte eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan.

Maiatzaren 23an Txakoli Eguna ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Maiatzaren 23an Txakoli Eguna ospatuko da

Aurtengo edizioan,  herri bazkariaren ordez, pintxoak, arrazioak eta txakoli dastaketa egongo da Juan de Urrutia plazan, bertan jarriko diren mahai, banku eta karpetan.

150 mahaikideentzako karpa erraldoi bat jarriko da eta haren inguruan bestelako karpa txikiagoak. Aipatutako karpa horietan txakoli botilak eta edalontziak erosi ahalko dira. Gainera, karpa horietako batean euro baten truke erosketa tiketak salduko dira azokako edozein produktu dastatu ahal izateko.

Hondartzara bidaiak antolatu ditu uztailan zehar Amurrioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Hondartzara bidaiak antolatu ditu uztailan zehar Amurrioko Udalak

Datorren uztailaren 6an, hilabete horretan zehar egingo diren lau bidaietatik lehena izango da: Santanderreko El Sardinero hondartzara, hain zuzen.

Bigarrenean, uztailaren 13an, Hondarribira bidaiatuko dira eta 20an, berriz, Donibane Lohizunera. Uztailaren 27an Amurrioko Udalak antolatutako azken bidaia Donostiara izango da.

Irteerak 09:00etan izango dira, Araba kaletik (Telefonikako eraikinaren ondoan),  eta itzulerak 20.00ak aldera.

Biodibertsiatate jardunaldien bukaera: Goikomendira irteera

2010/05/22 07:00

Autobus geltokia Amurrio

Goikomendiko pagadiak ikustera irteera. Itzulera 13ak aldera izango da.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Anfibioen egoera nerbioi garaian" hitzaldia

2010/05/21 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Alberto Gosá, Aranzadiko behatokiko kideak gure inguruko anfibioei buruz hitzegingo du.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Zuhaitz lepatuak" hitzaldia

2010/05/20 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Samuel Álvarez Rubio, "Trepalari" elkarteko kideak zuhaitz Lepatuen gaineko hitzaldia eskainiko du.

Biodibertsiatate jardunaldiak: "Saguzarrak Euskal Herrian" hitzaldia eta gau-irteera

2010/05/19 17:30

Katekesi Aretoan Amurrio

Joxerra Aihartza,  EHUko Biologia eta Zoologia departamentuko doktoreak saguzarrak babesteko dauden arazoak hartuko ditu mintzagai.


Hitzaldi honen ondoren, 21:15ak aldera, saguzarren inguruko ibilaldi bat egongo da basora.

Maiatzaren 25ean bi gurpiletako ziklomotorrei azterketak egin ahalko zaizkie Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Maiatzaren 25ean bi gurpiletako ziklomotorrei azterketak egin ahalko zaizkie Amurrion

Aldaiturriaga industrigunean 9:30etik 13.30era eta 15.30etik 18.30ra izango da azterketak egiteko ordutegian.


Azterketak udal pabiloietan egingo dira, eta ongi seinaleztatuak egongo dira. 3 urte baino gehiagoko ziklomotorrak dituztenek, beraz, azterketa egin beharko dute.

Ordaindu beharreko tasa 24,04  eurokoa da, eta Applus Iteve Euskadi enpresak zenbateko zehatza ordaintzea eskatu dute.

Ondarea zabaltzeko museo birtual bat prestatzen ari da Aztarna taldea

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Ondarea zabaltzeko museo birtual bat prestatzen ari da Aztarna taldea

Amurrioko ondare etnografikoa bildu eta gordetzen diharduen Aztarna etnografia taldeak ekimen berritzaile bat aurkeztu du: orain artean bilduta dituzten 2.200 pieza erakusgai jartzea interneten bisitatu ahal izango den alegiazko museoan.


Aztarnako kideek adierazi dutenez, jatorrizko ideia museo fisiko bat sortzea zen, baina finantzaketa arazoen aurrean teknologia berriak baliatzea erabaki dute ondare aberats hori jendaurrean jartzeko eta herritarrei zabaltzeko.

Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.

"ARthur y la Venganza de Maltazard" eta "An Education" pelikulak ikusi ahal izango dira

2010/05/09 16:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Aste honetan Amurrioko ANtzokian bi filma ikusi ahal izango dira.

Lehenengoa Arthur y La venganza de Maltazard animaziozko pelikula da eta arratsaldeko 6etan hasiko da.

An Education, helduentzako drama bat da. Oskar sarirako proposatua izan zen eta hainbat sari irabazi ditu. Pelikula 20:00etan hasiko da bai igandean eta baita astelehenean ere.  

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»