San Jorge jaiak ospatu dira Artomañan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Artomaña

San Jorge jaiak ospatu dira Artomañan

Asteburu honetan Artomañako bazterrak ohiko lasaitasuna alde batera utzi eta jai giroan murgildu dira. Urtero legez, herriko zaindaria den San Jorgeren omenez jaia antolatu baitute Artomañako biztanleek.

Ostiralean eman zitzaien hasiera ospakizunei, patroiaren omenezko meza egin zen goizean eta ondoren hamaiketakoa izan zen trikitixek girotua, arratsaldean erromeria egin zelarik.

Atzo, San Jorge egunez, Briska eta Mus txapelketak egon ziren herriko txokoan eta gauez inguruko musika taldeek kontzertua egin zuten.

gaztetxearen aldeko bizikleta martxa amurrion

2010/04/30 10:30

herriko plaza Amurrio

GAZTETXEAREN ALDE AMURRIO GAZTE KOLOREZ JOSIKO DUGU!! ANIMATU TA HARTU BIZIKLETA! HERRI BAT GAZTETXE BAT!

Apirilaren 30ean bizikleta martxa egingo du Amurrioko Gazte Asanbladak. Martxa herriko kaleteetatik izango da beraz edonork parte ahal izango du txirrindula baldin badauka!!! Anima zaitezte!!!! 12:30tan Herriko plazan geratu gara!!!

Amurrioko jaietako kartel-lehiaketa

2010/04/30 12:30

Amurrio

Amurrioko jaietako kartel-lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaitzen da. Argibide gehiago www.amurrio.org  webgunean.

Abian da Internet Eskola egitasmoa Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Abian da Internet Eskola egitasmoa Amurrion


Apirilaren 22tik 25era Matias Landaburu ikastetxeko kiroldegiak ezohiko egunak izango ditu. Bideo-jokoak, 70 ordenagailu, internet, zenbait stand, hitzaldiak, tailerrak eta paparrean “galdetu niri” idatzia duten hamaika laguntzaile. Internet Eskolak Amurrio bisitatzen du.

Ateak ireki ditu Amurrioko VIII. Liburu Azokak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Ateak ireki ditu Amurrioko VIII. Liburu Azokak

Laudion ospatutako azokaren ondotik, Amurriori egokitu zaio oraingoan literaturaren eta liburuaren erreferentzia bilakatzeko txanda. Atzokoan ireki zituen ateak Amurrioko VIII. Liburu Azokak, eta antolatzaileen esanetan, Laudion ospatutakoa bezain arrakastatsua izatea espero dute.
Bertan, euskal literaturaren azken argitalpenak aurkituko ditugu, bai eta azkenaldian asko eskatzen diren sukalde-liburuen sorta oparoa ere. Iraukurzaletasuna sustatzeko, argitaletxeek % 10eko deskontuarekin eskainiko dituzte liburuak bertan.

Artomañako jaiak

2010/04/23 11:00

Artomaña Amurrio Artomaña

Asteburu osoan zehar San Jorgeren ohorezko jaiak ospatuko dituzte Artomañan.

Eguerdiko ordubatetan San Jorgeren omenezko meza egingo da. Ondoren hamaiketakoa egongo da enparantzan Izaide trikitilariek giroturik. Iluntzeko zortzietan erromeria egongo da plazan.

36 film labur ikusgai Begibistan zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

36 film labur ikusgai Begibistan zinemaldian

Urtero bezala, Begibistan euskal zinemaldia egingo da Amurrion. Aurten maiatzaren 26tik 29ra izango da.14 film labur sailkatu dira. Aiaraldeko bi ere ikusi ahalko dira, baina lehiaketaz kanpo.

Antolatzaileen esanetan  jasotako 91 lanetatik 36k parte hartuko dute zinemaldian dauden bi ataletan: Infobistan eta Ofibistan.

Liburuaren astea

2010/04/23 15:00

Guk pasealekuan Amurrio

Aste honetan eta igandera arte, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, herriko prkean postuak egongo dira liburuak ikusi eta erosi ahal izateko. 

Gainera, larunbat arratsaldean Jon Arretxek eta Jose Javier Abosolo idazleak liburuak sinatzen egongo dira bertan. 

Amurrioko EAJ-k "zabaltzen" ekimena ezagutzera eman du

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Amurrioko EAJ-k "zabaltzen" ekimena ezagutzera eman du

Alderdi jeltzaleko arduradunek herri parte-hartzea tresna eta etorkizuneko Amurrio diseinatzea xede duen egitasmo gisa aurkeztu dute Zabaltzen ekimena. Alderdiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Zigor Egia Amurrioko Uri Batzarrarreko burua “pozik” azaldu da “proiektuaren berri emateagatik”,  eta “parte-hartzearen fruitu” izan dela adierazi du. Aurtengo urtarrilean abiatu zen ekimena alderdian izandako hausnarketak eta alderditik kanpoko zenbait herritarren ekarpenak bultzatu du, Josune Irabien EAJko udal taldearen bozeramailearen hitzetan.

"invictus" filmea amurrio antzokian

2010/04/25 18:00

amurrio antzokia Amurrio

"invictus" filmea amurrio antzokian

"Chernobileko Umeak"

2010/04/20 22:00

La Casonan Amurrio

1986. urtean Ukrainako Txernobyl hirian historiako istripu nuklearrik larriena gertatu zen. Nahiz eta urteak pasatu diren bertako umeek hondamendi horren ondorioak pairatzen jarraitzen dituzte. Argazki erakusketa honek hango biztanleen eguneroko bizitza erretratatzen du.  

Erakusketa maiatzaren 12 arte egongo da. 

 

"invictus" filmea amurrio antzokian

2010/04/26 18:00

amurrio antzokia Amurrio

"invictus" filmea amurrio antzokian

Kuadrila arteko Bertsolari txapelketa aurrera doa, finalerdia Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Kuadrila arteko Bertsolari txapelketa aurrera doa, finalerdia Amurrion

Igandean jokatu zen Arabako Kuadrilla arteko Lehenengo bertso txapelketako bigarren finalerdia Araian eta gure eskualdeko bertsolariek bapo bete zuten beren egitekoa. Serio edo Umorez, lotsarik gabe, batzutan errez, bestetan ahalegin handia eginez... baina pozik egoteko moduko saioa egin zuten denek.

Larunbat honetan izango da Mendiko Lagunakek antolatutako mendi martxa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Larunbat honetan izango da Mendiko Lagunakek antolatutako mendi martxa

Mendiko Lagunak elkarte amurrioarrak, mendi martxa antolatu du larunbat honetarako. Helburua, Amurrioko inguruak ezagutzea da. Ibilbideak, 22 kilometroko luzera izango du eta besteak beste, Lamioxin, Goiuriko urjauzia eta Txibiarte zeharkatuko ditu.

mendiko lagunak taldearen mendi ibilaldia

2010/04/24 05:30

telefonikako eraikuntza aurrean Amurrio

Datorren larunbatean, apirilak 24, ibilaldi herrikoia antolatu du Mendiko Lagunak Amurrioko mendi taldeak.

Irteera goizeko 7.30 telefonika eraikuntza aurrean burutuko da. Mendizaleek autobusean igo eta Altubeko mendaterarte abiatuko dira. Ibilaldiari hasiera bertan emango zaio eta Lamioxin-eko lakua, Goiuriko ur jauzia eta herritik, Txibiarteko mendi-tontorretik eta Beratzako mendi-tontorretik pasa ostean Amurriora bueltako dira ibilaldiko partaideek.

Amurrion, eguerdiko 15.00, mendi taldearen egoitza sozialean babarrunak jateko aukera izango dute mendizaleek.

Irteeran parte hartzeko apuntatu beharra dago. Bazkideek 3 euro, ez bazkideek 5 euro eta babarrun bazkarirako 12 euro ordaindu beharko dituzte partaideek.

Apuntatzeko egunak, astearte eta ostegunetan, 19.00-tatik 21.00, Mendiko Lagunak M.T. egoitzan, Amurrioko parkearen ondoan.

Kartela: http://mendikolagunak.files.wordpress.com/2010/04/bazkideon-ibilaldia-1600x12001.jpg

+ INFO: www.mendikolagunak.com

Artomañako jaiak

2010/04/24 16:00

Artomaña Amurrio Artomaña

San Jorgeren ohorezko jaiak direla eta, arratsaldeko 6etan briska eta mus txapelketa egongo dira, eta gaueko hamaiketan inguruko herrietako musika taldeek kontzertua emango dute enparantzan.

Artomañako jaiak

2010/04/25 11:15

Artomaña Amurrio Artomaña

San Jorgeren ohorezko jaien azken egunean, eguerdiko ordubatak eta laurdenetan arimen meza egingo da. Ondoren hamaiketakoa egongo da enparantzan Izaide trikitilariek giroturik.

Leihoa zabaltzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Leihoa zabaltzeko prest

Oso gutxi falta da jauzia emateko, eta goiz goizetik Amurrioko plaza itxura hartzen dabil gaur eguerdiko irekiera-ekitaldirako, Aiaraldea Komunikazio Leihoko hainbat eta hainbat lagun lanean jo eta ke ibili ostean.

Espainiar Armada maniobra militarrak egiten ibili da Arrastaria inguruetan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria

Espainiar Armada maniobra militarrak egiten ibili da Arrastaria inguruetan

Pasa den martxoaren 25ean espainiar Armadako ehunka militarrek maniobrak egiten ibili ziren Arrastaria eta Urduña inguruetan. Goizean Untzaga aldetik ibili ziren eta eguerdirako Gorobel mendizerra zeharkatzen ibili ziren.

Orotara 14 kamioi eta 12 jeep-ek osatu zuten konboia, eta ustez ehunka militarrek parte hartu zuten maniobra militarretan. Hainbat herritarrek euren ezinegona eta desadostasuna adierazi dute "Okupazio militar" honen aurrean.

Hamar ikasletik zazpik ikasten dute euskara hutsezko D ereduan Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Amurrio

 Hamar ikasletik  zazpik ikasten dute euskara hutsezko D ereduan Amurrion

Amurrion ikasten duten 1.305 haur eta gaztetxoetatik, %69,5ak egin du euskara hutsezko ereduaren hautua; beste %30,5ak B ereduan egiten ditu ikasketak. Gaztelania hutsezko ereduan matrikulatutako ikaslerik, berriz, ez da egon 2009 - 2010 ikasturte honetan.

Amurrioko Udalak argitaratutako datuak dira hauek eta herriko ikastetxe guztietan (Aresketa Ikastola, Zaraobe Institutua, Zabaleko, Lukas Rey eta Virgen Niña) dauden 2 eta 16 bitarteko ikasleak barne hartzen dituzte.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»