Gabon kantek hartu zituzten atzo Amurrioko kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Arribas eta Aitor Aspuru   Kultura  Amurrio

Amurrioko hainbat lagun atera ziren atzo kalera Gabon kantak abesteko. Kultura Etxean Musika Eskolako eta Ikastolako gazteak eta umeak batu ziren, baina bestelako taldeak egon ziren herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Babio Erronka hasi zen atzo eta elkartasun ekimena gaur eguerdian bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Trail Taldea, Roberto Arribas, Aitor Aspuru   Jendartea  Amurrio

Babio Erronka abiatu zuen atzo Amurrio Trail Taldeak hainbat herritarren laguntzarekin. 18:00etan batukada baten parte hartzearekin atera ziren lehenengo mendizaleak Amurrioko herriko plazatik eta, geroztik, orduka errepikatu da irudia Babioko tontorrera igotzeko. Gaur 10:30ean izango da azken igoera, Olentzerorekin eta ehunka lagunekin. Ekimenak batzen duen dirua Bihotzez elkartera bideratuko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (62)

Mubea Inauxa saritu du Lanekik ikasleei prestakuntza euskaraz eskaintzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia  Amurrio

Duala eta Lantokiko prestakuntza euskaraz eskaintzeagatik aitortza ekitaldia egin dute Lanekik eta Arabako Foru Aldundiak gaur goizean Mubea Inauxa enpresan.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Aurten eraildako emakumeak gogoratzeko Gabonetako zuhaitza jarriko da Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Jendartea  Amurrio

Aurten eraildako emakumeak gogoratzeko Gabonetako zuhaitza jarriko da Amurrion

Zuhaitzak 55 bola izango ditu apaingarri, beste hainbeste emakume erailak izan baitira 2019 urtean zehar. Apaingarriek emakumeen izenak izango dituzte idatzita.

[IRITZIA] Amurrio erdian opari berezia egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Angel Toquero   Iritzia  Amurrio

[IRITZIA] Amurrio erdian opari berezia egongo da

EH Bilduk Amurrioko ikasketa gelen inguruko eztabaida atzeratu izana kritikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Politika  Amurrio

EH Bilduk Amurrioko ikasketa gelen inguruko eztabaida atzeratu izana kritikatu du

Talde politikoak ikasketa gelen inguruko eztabaida hilabete bat atzeratu izana salatu du, baita Olentzero bisitatzeko sarrerak saltzeko metodoa ere. Bestalde, Amurrio Antzokiaren egoera erregulatzeko arauak eskatu ditu.

Goazen 6.0 ikuskizuna taularatuko dute Amurrio Antzokian hilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio  Amurrio: Lekamaña

Goazen 6.0 ikuskizuna taularatuko dute Amurrio Antzokian hilaren 27an

Bi emanaldi eskainiko dituzte, bostetan lehena eta bi ordu beranduago bigarrena.

Amurrioko Mugendo eskolako ikasleak Bilboko erakustaldi solidario batean egon dira

Amurrioko Mugendo eskolako ikasleak Bilboko erakustaldi solidario batean egon dira

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kirola  Amurrio

Amurrioko Mugendo eskolako ikasleek larunbatean Bilbon egin zen erakustaldi solidario batean parte hartu zuten. Beste hainbat eskoletako ikasleek ere parte hartu zuten (Barakaldo, Deustu eta Basaurikoak, besteak beste), eta irabazitako ditu guztia 7 Vidas Bizkaia animaliak babesteko elkarteari eman zioten.

Hiru egunez luzatu ziren Saratxoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Abenduaren 1, 6 eta 7an ospatu dira Saratxoko jaiak. Lehen egunean jarduera bakarra egin zuten herrian: Mendi martxaren XVII. edizioa. Bigarren egunean meza eta Oilarrak taldearen emanaldia egon ziren. Abenduaren 7an egin ziren ekintza gehienak: hildakoen omenezko meza, herri bazkaria eta umeentzako puzgarriak egon ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Herri azoka prestatu du Amurrioko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

11:30etik 16:30 arte egongo da azoka San Anton plazan. Mago ikuskizuna eta Perdido entre ilusiones kantautorearen emanaldia egon dira, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Gabonetako erakustaldia egin zuen atzo Aresketa taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

Aresketa Gimnasia artistiko taldearen erakustaldia jaso zuen atzo Bañueta kiroldegiak. Hala, klubeko partaide guztiek hartu zuten parte. 

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Amurriok Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren erredakzioa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurriok Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren erredakzioa esleitu du

Tarte hori gauzatzeak Parke Linealetik doan eta hiri lurzoruaren barruan dagoen ibilbidea amaitzea ekarriko du. Bizikleta bidezko mugikortasun azterlana egingo da, udalerriko bidegorri sarearen inguruan beharrezkoak diren jarduketak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko. Bi proiektuak, Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko bultzatu dituen jarduketen barruan daude.

Aiaraldeko Kirol Urtekariaren aurkezpen ekitaldia, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Amurrio

Atzo aurkeztu zen Amurrio Antzokian Aiaraldeko Kirol Urtekaria. Urtarrila 11 arte egongo da salgai, eskualdeko 17 saltokitan, 3 euroren truke. 200 orriko argitalpena ekoitzi du Aiaraldea hedabideak. 

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Musikal bat taularatuko dute Amaurreko ikasleek Amurrio Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Amurrio

Musikal bat taularatuko dute Amaurreko ikasleek Amurrio Antzokian

Datorren asteartean izango da emanaldia, 15:30ean. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita. Euskara, gaztelera eta ingelesa nahastuko dituzte ikuskizunean. 

Herri azoka egingo dute Amurrion igandean, hainbat kultur ekintzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio

Herri azoka egingo dute Amurrion igandean, hainbat kultur ekintzarekin

Igande goizean egingo da azoka San Anton plazan. Ohiko postuez gain, hiru kultur emanaldi egongo dira goizean zehar.

Amurrioko EH Bilduk Herritarrentzako Arreta Zerbitzua hobetzea eta ikasketa gela berri bat irekitzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Politika  Amurrio

Amurrioko EH Bilduk Herritarrentzako Arreta Zerbitzua hobetzea eta ikasketa gela berri bat irekitzea eskatu du

Talde politikoak HAZ-ren pribatutasuna hobetzea nahi du, baita bulegoak asteaz behin arratsaldez irekitzea ere, erabiltzaileen bizitza kontziliazioa errazteko. Ikasteko gela bat sortzea ere eskatu du oposizioko taldeak.

Miguel Angel Julian soul abeslariak Amurrion joko du abenduaren 21ean

Miguel Angel Julian soul abeslariak Amurrion joko du abenduaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Miguel Angel Julian soul musika generoko abeslari eta konpositoreak Amurrio Antzokian joko du abenduaren 21ean, 20:00etatik aurrera.

Udalak erositako aulki egokitua estreinatuko dute Babioko igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Amurrio

Udalak erositako aulki egokitua estreinatuko dute Babioko igoeran

Mugikortasun urria duten hiru gazte igoko dira mendiko tontorrera, Amurrioko Trail Taldeak antolatutako ekimenari esker.

Zauritu bat Amurrion gertatutako trafiko istripuan

Zauritu bat Amurrion gertatutako trafiko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Trafiko istripua gertatu da gaur 15:30ak aldera Amurrion. Auto batek kolpea jaso du AP-68 errepidean, Bilboko norantzan. Gidaria zauritu da eta ospitalera eraman dute. Ezbeharrak ez du eraginik izan trafikoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gaur hasi dira Amurrioko gasolindegia desmuntatzen

Gaur hasi dira Amurrioko gasolindegia desmuntatzen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio

Gaur hasi dira Amurrioko gasolindegiko biribilgunea urbanizatzeko lanak, abenduaren 20rako desmuntatuta izateko helburu nagusiarekin. Behin gasolindegiaren etxola erantsita eta zerbitzugunea osatzen duten lau deposituak erretiratuta daudenean, eta kutsadura kentzeko lanak amaitu ondoren, biribilgunea eraikitzeko lanak egikarituko dira hurrengo zazpi hilabeteetan zehar, 528.531 euroko kostuarekin,

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»