aiaraldea.eus

Arakaldoko Udalak alokagai jarri du pisu bat

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arakaldo

Arakaldoko Udalak berritu duen udal pisu bat alokagai jarri du. Pisua Ugarritza auzoan dago, 5 zenbakian eta 2.ezkerra da.

Pisua altzari barik dago, hornitutako sukaldearekin eta komuna dutxa, itxitura, konketa eta komunarekin. Horrez gainera, egongela eta bi logela ditu. Komuna, sukaldea, zorua eta leihoak guztiz berriztatu dira.

Errentamendu epea 5 urtekoa izango da eta 350 euroko errenta finkatu da oinarri gisa. Pisu hau alokatzean interesatuta dagoen orok Arakaldoko Udaletxera jo dezake eta bertan informazioa eskatu, pisua ikustea ere posiblea da. Lizitatzaileen proposamenak aurkezteko epea ekainaren 5ean amaitzen da.

Udalak pisua esleitzeko oinarri izango diren irizpideak markatu ditu:

1.- 2013ko urtarrilaren 31n Arakaldon erroldatutakoak.

2.- Aurretik Arakaldoko Udalerrian erroldatuta egon direnak, edo egun
Arakaldoko Udalerrian erroldatutako senideak dituztenak: seme-alabak,
gurasoak, neba-arrebak edo aitita-amamak.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan edo
Pirinio Atlantikoak Departamenduko Euskal Probintzietan erroldatutakoak.

4.- Gainontzeko eskatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa