aiaraldea.eus

Garazi Larrakoetxea arakaldarrak zilarrezko domina lortu du altuera jauziko Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Arakaldo

Laudio Atletismo Klubeko kide den Garazi Larrakoetxeak txapeldunordetza lortu du Espainiako altuera jauziko junior kategorian. Iragan den martxoaren 16an Antequeran (Malaga) ospatu ziren pista estaliko Espainiako juvenil eta junior atletismo txapelketak, eta bertan Arakaldoko atleta gazteak 1,68 metroko jauzia burutu zuen.

Ez da, baina, Garazik tankerako egitandia lortzen duen lehenbiziko aldia eta, besteak beste, Valladolid eta Granollersen zilarrezko domina lortutakoa da aurreko urteotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa