aiaraldea.eus

"Guk konkistaren data historikoa eta bertan gertatutakoa gogora ekarri nahi izan dugu, besterik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Historia  Arakaldo
"Guk konkistaren data historikoa eta bertan gertatutakoa gogora ekarri nahi izan dugu, besterik ez"

LUISMARI LARRINAGA IBARRETXE (Bilbo, 1967) Arakaldarrak -Felix Mugurutza eta beste zenbait herritarren laguntzaz- Kukutza tontorrean zegoen gotorleku karlistaren konkista gogora ekartzeko ekitaldia antolatu zuten abuztuaren 23an. 1839an liberalek konkistatutako gotorlekuaren garrantzia aintzat hartu eta Arakaldarren memoria kolektiboa indartzea zuen xede ekitaldiak. --

- Kukutza gotorlekuaren konkista birgogoratzeko ekitaldia egin berri duzue, zergatik?
 
    Aurten Felix Muguruzak egindako mapa toponimiko eta ikerketa historikoen ezker gure historiaren apur bat gehiago dakigulako
"Zelan ospatuko duzue hemengoen galera?". Batzuk galdetu digute  - euskaldunak karlismoaren alde egon bait ziren -  kontutan hartuta . Gure asmoa ez da izan karlisten porrotarik ospatzea ezta liberalen garaipenarik ere ez, guk data historikoa eta bertan gertatutakoa birgogoratu ditugu.
- Nork antolatu du ekitaldia?
  
    birgogoramenaren ideia Felix Muguruzarena izan da eta nik gustora laguntza eman diot.
-Jende askok parte hartu du?
 
  Talde polita batu gara nahiz eta jende asko oporretan egon eta laudioko jaiak izan.Giro atsegiña egon da txistuaren doinuarekin alaituta.
- Zer gertatu zen Kukutza mendian?
  Kukutza mendiaren goialdean zegoen armada karlistak zeukan gotorleku esanguratsuenetakoa.Horregatik datorkio lekuari "Kastillo"goitizena.Altubetik jaistear zegoen Espartero jeneralaren tropari aurre egiteko prest zeuden bitartean,erasoa atzetik eta ustekabean heldu zitzaien,Sodupen nagusitu eta gero, Laudioko Ermuko bidetik zetozengandik. "...teniendo hoy la singular satisfacción de haber ocupado el reducto de la Fe situado sobre Aracaldo y Areta en donde se ostenta la bandera de la reina.(...)forzados a retirarse para la defensa de este fuerte(....)han tenido que abandonarlo después de volar su repuesto de municiones dejando en nuestro poder cinco piezas de grueso calibre,dos morteros y un considerable balerío sólido y hueco e infinitas riquezas del parque " idatzi zuen 1839ko abuztuaren 23an tropa konkistatzaileak zuzendu zituen M.Aretxabala mariskal liberalak.
 
 
- Konkista gogoratzeko ekitaldia urtero egiteko asmoa duzue?  
    Bai , aurtengoa oso polita eta interezgarria izan delako . Gainera beste aldetik jende askok lekua ezagutu arren , gutxik dakite bertan gertatutakoa.

Kukutza gotorlekuaren konkista birgogoratzeko ekitaldia egin berri duzue, zergatik? 

Aurten Felix Mugurutzak egindako mapa toponimikoari eta ikerketa historikoei esker gure historiari buruzko gauza gehiago ikasi dugu, tartean hau. Zenbait herritarrek  galdetu digute nolatan ospatuko behar genuen karlistek Kukutzako gotorlekua galdu izana  -euskaldunak karlismoaren alde egon bait ziren- baina gure asmoa ez da izan karlisten porrota ospatzea ez eta liberalen garaipenarik ere, guk data historikoa eta bertan gertatutakoa birgogoratu nahi izan dugu, besterik ez.

Nork antolatu du ekitaldia?     

Konkista birgogoratzeko ideia Felix Mugurutzarena izan da eta nik gustora lagundu dut.

Jende askok parte hartu zuen?

Talde polita batu ginen nahiz eta jende asko oporretan egon eta Laudioko jaiak ere ospatzen ari ziren. Giro atsegina izan genuen ekitaldian, txistuaren doinuak alaituta.

Zer gertatu zen zehazki Kukutza mendian?

 Kukutza mendiaren goialdean zegoen hain zuzen ere armada karlistak zeukan gotorleku esanguratsuenetakoa. Hortik datorkio lekuari "Kastillo"goitizena. Altubetik jaistear zegoen Espartero jeneralaren tropari aurre egiteko prest zeuden bitartean, erasoa atzetik eta ustekabean heldu zitzaien gotorlekuan zeudenei, Sodupen nagusitu ondoren Kukutzara Laudioko Ermuko bidetik zetozen liberalen eskutik.

1839ko abuztuaren 23an tropa konkistatzaileak zuzendu zituen M. Aretxabala mariskal liberalak hau idatzi zuen: "...teniendo hoy la singular satisfacción de haber ocupado el reducto de la Fe situado sobre Aracaldo y Areta en donde se ostenta la bandera de la reina. (...)forzados a retirarse para la defensa de este fuerte (....) han tenido que abandonarlo después de volar su repuesto de municiones dejando en nuestro poder cinco piezas de grueso calibre, dos morteros y un considerable balerío sólido y hueco e infinitas riquezas del parque".

Konkista gogoratzeko ekitaldia urtero egiteko asmoa duzue?  

Bai , aurtengoa oso polita eta interesgarria izan delako . Gainera beste aldetik jende askok lekua ezagutu arren, gutxik dute bertan gertatutakoaren berri.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Goikiri Erantzuna | #1

Karlistek ere, ia ehun urte beranduago ,liberalekin batera (1937 an )
menperatu zuten Arakaldo . Horren adierazgarri ,udaletxeko aurreko horman zegoen harriak jartzen zuena ..Aqui descanso el ejercito salvador en 1937..
Historia ez kontatu zatika , kontatu osorik.

Erabiltzailearen aurpegia Areta Erantzuna | #2

Oso interesgarria izan zen . Goikiri esango diot nire ustez ezin dela gausarik nahastu . Karlistadetan euskaldunek foruak karlista bandoan defendatu zituzten eta 100 urte beranduago gerra zibilean bere eskubideak bando republicano barruan defendatu zituzten .Dena den Larrik eta beste batek esan zuten guda zibilean republikano hilda bat egon zela Kukutzen eta bertan arakaldotar batzuk presotzat hartuta , Larriren senitarteko bat besteak beste . Eta bai komentatu zuen udaletxean egon zela plaka hori Franco garaian .
Zoronak Mugurutzarentzat .

Erabiltzailearen aurpegia Epetxabi Erantzuna | #3

1937 an ( karlistak ) erreketeak ziran eta Molaren esanetara borrokatu zuten ,baina inoiz ere ez errepublikaren alde.
Laudio eta Orduñako erreketeak , 1937 an Anuntzibaiko zubitik pasatu ziren Arakaldora eta moruekin batera , udaletxean eta elizan hartu zuten atsedena. Aupa Goikiri !!!

Erabiltzailearen aurpegia Santacruz Apaiza Erantzuna | #4

" Aretari " esango diot 1936-39 gudan ,Arakaldon egon zan hil bakarra izan zala Goikiriko andra bat.
Artajorran zegoela " Molaren " aeroplano batek metrailatu zuen.

Erabiltzailearen aurpegia Gasolino Erantzuna | #5

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa