aiaraldea.eus

Hirigintzari dagozkion berrikuntza eta hobekuntza lanak egin dituzte herrian

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arakaldo
Hirigintzari dagozkion berrikuntza eta hobekuntza lanak egin dituzte herrian

Azken hilabete hauetan hainbat berrikuntza gauzatu ditu Arakaldoko Udalak herrian. Nabarmenena Ugarritza auzoan eraiki berri den aparkalekua da. Aparkaleku honek 32 ibilgailutarako lekua eskaintzen du. Lan honen helburua, ibaiertzean, aparkatu ezin daitekeen gunean, autoen metaketa ekiditea izan da, aparkatzeko beste leku bat eskainita. 

Inguru honetan aparkatzen duten autoak,  batipat inguruan dauden enpresa eta fabriketako langileenak dira, bai eta auzoan bizi diren herritarrenak ere zenbait kasutan. Erdiguneko aparkalekua ere txukundu da herrian eta marrak margoztu dira.
Herria zeharkatzen duen errepidean (Bi-4521) bi sakangune ipini dira zebra-bide gisa, errepide horretan zebra-biderik ez zegoelako, eta bide batez, errepidean gehiegizko abiadurarekin dabiltzan ibilgailuak motelarazteko.
Era berean, herriko erdigunean, bolatokiak, udaletxeak eta elizak osatzen duten plazatxoan ere ibilgailuekin zirkulatzea galarazi da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa