ARAKALDO: Txanponak erabaki ez dezan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

ARAKALDO: Txanponak erabaki ez dezan

Arakaldo herri txikia denez udal ordezkariak aukeratzeko modu berezia dauka. Alderdiak bozkatu ordez, herritarrek hautagaiei eman behar diete boza, pertsona zehatzei alegia. 3 pertsona ezberdinei eman diezaiekete botoa. Sistema horren ondorioz egungo alkatea txanponaren bitartez hautatu behar izan zen 2011an.

Udal-hauteskundeak 2015: Arakaldoko Jabi Asurmendi alkategaiarekin solasean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo Okondora hurbildu gara gurekin kafe bat hartzeko gonbitea onartu duen Jabi Asurmendi alkategaiarekin mintzatzera.

"Herri azpiegitura baino gehiago baloratu dugu herritarren harremanak sendoak izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

"Herri azpiegitura baino gehiago baloratu dugu herritarren harremanak sendoak izatea"

JABI ASURMENDI (Arakaldo, 1979) EH Bilduko hautagaia izango da. Aurreko hauteskundeetan hautagai bozkatuena izan zen herrian eta 2015ean alkatetza lortu nahi du hainbat ideia gauzatzeko.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Batzar irekietan egin da, jarri dira kartelak herriari deika batzarretan parte hartzeko eta, egia esanda, zaila denez Arakaldon 5 pertsona aurkitzea zerrenda osatzeko, aukera asko ez zeuden. Eta zeuden pertsonen artean osatu da zerrenda.

Arakaldoko EH Bilduk bere zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Arakaldoko EH Bilduk bere zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako

Arakaldoko EH Bildu taldeak datozen udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du eta 5 kideak izendatu ditu dagoeneko. Hurrengoak izango dira Arakaldoko EH Bilduren zerrendako hautagaiak:

  1. Jabi Asurmendi Sainz. Informatika ingeniaria eta irakaslea da.

  1. Monika Zalabarria Calzada. Hezitzailea da. Hainbat urtez ibili da langileen eskubideak defendatzen.

Udalak gazteen enplegua bultzatzeko hitzarmena sinatu du Bizkaiko Aldundiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin  Arakaldo  Orozko

Udalak gazteen enplegua bultzatzeko hitzarmena sinatu du Bizkaiko Aldundiarekin

Orozkoko Udalak “Gaztedi Nerbioi Ibaizabal 2015” hitzarmena sinatu berri du Bizkaiko Aldundiarekin gazteen enpleguari buruzko politikak garatzeko, bultzatzeko eta ezartzeko.

Elikagaien landare-hondakinak onartuko ditu bosgarren edukiontziak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri  Aiaraldea  Arakaldo  Orozko  Urduña

Elikagaien landare-hondakinak onartuko ditu bosgarren edukiontziak

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak bere web-atarian, eskualdeko herritarrentzako informazioa argitaratu du etxeko hondakinen zati organikoaren gaikako bilketan izan den aldaketaren inguruan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Konpostegian onartzen diren hondakinak arautzen dituen Araudia aldatu ostean, aurrerantzean sukaldean prestatutako landare-hondakinak ere botatzeko aukera egongo da bosgarren edukiontzira edo edukiontzi marroira.

Arakaldon egon da Olentzero dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Arakaldon Olentzerok aurreratu du bere bisita eta asteburuan egin du.

Argazkiak: Jon Navarro

Ugaritu egin dira espezie inbaditzaileak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea  Arakaldo

Ugaritu egin dira espezie inbaditzaileak Aiaraldean

Geroz eta espezie inbaditzaile gehiago sartzen ari dira Aiaraldean. Hala uste du Naturayala blogeko kide den Enrique Arberasek.  Arabako Foru Aldundiak, URAk eta Aiarako Kuadrilak espezie horien aurkako neurriak hartu dituzte. Arakaldon auzolana egingo dute azaroaren 8an. 

LOMCE legeari buruzko hitzaldia antolatu dute gero mozioa udalbatzan eztabaidatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

LOMCE legeari buruzko hitzaldia antolatu dute gero mozioa udalbatzan eztabaidatzeko

Beste hainbat herritan bezala, Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak Arakaldo LOMCErik gabeko herria izendatzeko eskaera aurkeztu du herri horretako udaletxean eztabaidatu dezaten, mozio baten bitartez. Mozioa, azaroan egingo den Udal Osoko Bilkuran landuko da, oraindik data zehatzik ez dagoen arren.

Iritsi da espainar bandera jartzeko azken epe-muga

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Iritsi da espainar bandera jartzeko azken epe-muga

Pasa den astean Bilboko auzitegiak azken ebazpena bidali dio Arakaldoko Udalari espainiar ikurra jarri dezan sinboloen legea dela eta. Ebazpen horretan, espainiar bandera jartzeko azken epe-muga zehazten da, epai horrek espainiar ikurra Arakaldoko Udaletxeko aurrealdean zein udalbatza aretoan jartzera behartzen du Udala.

Estatuko abokatuak egindako salaketan, beste dokumentazioarekin batera espainiar banderaren konstituzio aurreko arautegia txertatu du. Aairaldea komunikazioak jakin duenez, ikur hori eskualdeko beste udaletxe batzuetan ere gertatu da.

Arakaldoko Jaiak 2014

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Arakaldon jaiak ospatu dituzte asteburuan. Musika izan da protagonista nagusia, DJ Xaibor eta EH Sukarra besteak beste egon baitira herrian. Baina umeentzako hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: Irrien Lagunak, apar jaia, djenbe ikastaroa... Gainera herri-kirolak, bertso-saioa, bazkaria eta hainbat kontu egin dira. Gauza bitxiena zaldi eta korrikalari baten arteko lasterketa izan zen.

Argazkiak: Jabi Asurmendi

Irrien lagunak eta EH Sukarra egongo dira Arakaldoko Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Arakaldo

Irrien lagunak eta EH Sukarra egongo dira Arakaldoko Jaietan

Prest dago Arakaldoko Jaien egitaraua. Uztailaren 18tik 20ra iraungo du festak, eta egun guztietan egongo dira ekintzak.

Gure Esku Dago giza katea: 73. kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Mario Corral "Peru"  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Arakaldo  Artziniega  Laudio  Okondo  Orozko

Aiaraldeko hainbat herrietako jendeak parte hartu du gaurko egunean Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Hona hemen 71. kilometroan bildutakoen argazkiak.
Argazkiak: Mario Corral

Gure Esku Dago giza katea: 41. kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Urduña

Urduña eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrek ere parte hartu dute gaurko egunean Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Antolatzaileek adierazi dute guztira 150.000 lagunek parte hartu dutela gaurko mobilizazio erraldoian.

Argazkiak: Andima Landaluze eta Javier Ruiz Lili

Gure Esku Dago giza katea: 73. kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Arakaldo  Artziniega  Laudio  Okondo  Orozko

Aiaraldeko hainbat herrietako jendeak parte hartu du gaurko egunean Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Hona hemen 71. kilometroan bildutakoen argazkiak.
Argazkiak: Aitor Burgoa

Gure Esku Dago giza katea: 71. kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Alava

Aiaraldeko hainbat herrietako jendeak parte hartu du gaurko egunean Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Hona hemen 71. kilometroan bildutakoen argazkiak.

Argazkiak: Zuriñe Alava

 

Gure Esku Dago giza katea: 41. kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Politika  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Urduña

Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrek ere parte hartu dute gaurko egunean Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Antolatzaileek adierazi dute guztira 150.000 lagunek parte hartu dutela gaurko mobilizazio erraldoian.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hondakin bilketaren 2013ko balantzea argitaratu du

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko  Urduña

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hondakin bilketaren 2013ko balantzea argitaratu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hondakinak biltzeko zerbitzuen 2013ko balantzea argitara eman du. Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak ateratako balantzean, hurrengo gaien bilketaren datuak jaso dira: etxeko landare-olio erabilia, arropa eta etxeko bestelako objektu berrerabilgarriak; inprimatze hondakinak eta mugikorrak; eta pilak eta metagailuak.

Gai horiek guztiak biltzeko zerbitzuak eskualdeko hainbat udalerritan eskaintzen dira: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Urduña eta Orozko.

Lan-poltsa ireki du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Lan-poltsa ireki du udalak

Arakaldoko Udalak lan-poltsa berria ireki du. Deialdia zabaldu duen oharraren bitartez erakundeak azaldu du derrigorrezko eta premiazko baso eta udal bideen garbiketarako kontratatuko dituztela langileak laster.

Izena emateko aukera apirilaren 7an hasi zen, hilabetean zehar epea irekita egongo da eta apirilaren 30ean bukatukotzat emango dute, 14:00etan hain zuzen ere. Arakaldoko Udaletxera hurbildu beharko dira interesa dutenak.

Lan-poltsan parte hartzeko udalak hurrengo baldintzak jarri dizkie bere burua aurkeztu nahi dutenei:

Untzuetan mugarria ezarri dute gazteluaren nafartasuna aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko Untzuetan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu herritar talde batek. Igandean bukatu dute momentuz ekimena. Herri ezberdinetatik abiaturik Untzuetara igo dira eta bertan mugarria jarri dute.

Nabarmenak