Arakaldoko Jaiak

2011/07/15 17:00

Herria Arakaldo

Uztailak 15, barikua

19:00tan Apar kainoia

20:30ean Txupina

Jarraian herri azkaria musikakarekin lagunduta

 

Uztailak 16, zapatua

10:30ean Mendi ibilaldia Herriko plazatik

11:30ean Kalejira Izalde trikitrilari taldeak alaitua

12:30ean Hau Jolasak

16:00etan Mus Txapelketa Herriko Tabernan

17:00etan Haur jolasak

17:00etan Tortilla txapelketa (Betebeharrezkoa da jai inguruan egitea. 19:00etan aurkeztu beharrekoak).

19:00etan Aizkolariak

20:00etan Bolo joko txapelketa

20:30etan Odoloste jana.

20:30ean Bide Batez musika taldea

 

Uztailak 17, domeka

9:30ean Kalejira Lankaietako Lagunak txistulari taldearekin

10:00etan Eskupilota partiduak

11:00etan Euskal Produktuen azoka

12:00etan Pintxo txapelketa (Udaletxean aurkeztu 8 pintxo berdin).

12:30ean Bolo joko txapelketa

12:30ean Jose Luis eta Txomin kantariak

13:00etan Igela joko txapelketa.

14:30ean Herri bazkaria (tiketak Udaletxean barikura arte).

17:30ean Haurrentzako animazioa. Anemona, Oskola eta Karramarroi.

19:00etan Disko dantza.

Jarraian bizienentzat Karaokea

 

Uztailak 18, astelehena

12:00etan Meza

Jarraian pintxoak

15:00etan Jai bukaerako bolanderak

 

 

ANTOLATZAILEA: Arakaldoko Jai Batzordea

BABESLEA:  Arakaldoko Udala

Garazi Larrakoetxea Espainiako txapeldunordea da altuera jauzian

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Arakaldo

Garazi Larrakoetxea Espainiako txapeldunordea da altuera jauzian

Garazi Larrakoetxeak zilarrezko domina lortu zuen Granollersen jokatu zen Espainiako Altuera Jauziko Txapelketan. Arakaldoko kirolariak 1,68 metroko jauzi batekin lortu zuen txapeldunordetza, hirugarren sailkatu zen Malagako Claudia Azulayren altuera berdinaz.

Hala ere, Larrakoetxeak bi saiakera bakarrik egin zituen, Azulayren hiru saiakeren aurrean eta desberdintasun horrek eman zion bigarren postua arakaldarrari. Irabazleak, Valentziako Ana Trescolik, 1,71 metroko jauzia egin zuen.

Zozketa bidez erabakiko da Arakaldoko alkatea EAJ edo Bildu-ko hautagaia izango den

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arakaldo

Zozketa bidez erabakiko da Arakaldoko alkatea EAJ edo Bildu-ko hautagaia izango den

Victor Egia Larrakoetxea EAJ-PNVko hautagaiak (eta egungo alkateak) eta Jabi Asurmendi Sainz Bilduko hautagaiak gure erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jakinarazi dute Durangoko Hauteskunde Batzordea izango dela “zozketa bitartez” erabakiko duena Arakaldoko alkatea zein izango den.

Arakaldon, herriaren biztanle kopuruagatik, zerrendak ez ezik, zerrendetako hautagaiak banaka hautatzeko aukera dute herritarrek; zerrenda bateko zein besteko. Gauzak horrela, hauek dira bi zerrendetako hautagai ezberdinek jasotako bozka kopuruak:

Arakaldoko elizak kalteak jasan ditu sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Arakaldoko elizak kalteak jasan ditu sute baten ondorioz

EFE agentziak zabaldu duenez sute bat izan zen Arakaldon, atzo. Herrizaingo Sailak azaldutakoaren arabera 20:15ean piztu zen sua. Bizkaiko Diputazioko suhiltzaileak gerturatu ziren sutea itzaltzera, eta dagoeneko itzalita dago. Azpimarratu dutenez elizako teilatua izan da kalte gehien jasan dituen zatia.

Korrikaren aldeko mendi ibilaldia

2011/04/03 07:30

Arakaldoko Plaza Arakaldo

Korrika kulturalaren ekitaldien barruan, Arakaldon mendi ibilaldia izango da apirilaren 3an. Arakaldoko plazatik abiatuko da goizeko 9:30ak aldera. Menditik ibilaldia egin ostean, eguerdiko 12:00ak aldera Arakaldoko txokoan bola joko txapelketa, mokadutxoa eta haurrentzako tailerrak.

Mendi-martxa Arakaldotik Untzuetara

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Arakaldo

Mendi-martxa Arakaldotik Untzuetara

Igande honetan, abenduak 26, Untzueta mendira irtenaldi bat antolatu dute Arakaldon. Irteera goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da, Arakaldoko plazatik. Duela sei bat urte martxan jarritako ideia da, eta Josu Zabala da haren bultzatzailea. Geroztik, Arakaldoko eta hurbileko herrietako hainbat pertsonek parte hartu dute irteera erakargarri honetan. Arakaldoko Udalak Gabonak direla eta antolatzen dituen ekintzen artean bat da, eta adin guztietako pertsonei dago zuzenduta, familiarekin mendian primerako eguna pasatzeko erakoa.

Ikazkinari ongi etorri beroa Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Arakaldo

Ikazkinari ongi etorri beroa Aiaraldean

Asteburu honetan ikazkina izan dugu Aiaraldeko zenbait herritan eta bere etorrera ospatzeko ekitaldi ugari izan ditugu. Ostiralean Laudioko Ugarte auzunean arratsalde osoan haurrentzako eta nagusientzako ekitaldiak izan ziren. Txoborro magoaren ikuskizunak ume eta nagusi asko batu zituen Ugarteko elizetxeko lokaletan eta horren ostean ikazkina etorri zen Ugarteko plazara eta betiko moduan umeen gutunak jaso eta euskarazko ipuinak banatu zituen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, ikazkinaren zain egondako umeak euritan egon baitziren arratsalde osoan.

Gabonetako ekitaldiak

2010/12/26 08:30

Arakaldoko Plaza Arakaldo

Goizeko 9:30ean Arakaldoko plazatik abiatuta mendi ibilaldia. 

Eguerdiko 12:30ean bola jokoa Arakaldoko bolatokian.

Olentzero badator

2010/12/18 10:00

Arakaldoko plaza Arakaldo

Abenduaren 18an goizeko 11:00etan Arakaldoko frontoian pilota partidak eta horren ostean umeentzako tailerrak. Eguerdiko 13:00etan Ikazkina hurbilduko zaigu Arakaldoko plazara.

Arrankudiagako Atxeta eta Arakaldo lotuko dituen biribilgunearen lanak hasi ditu Bizkaiko diputazioak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Arrankudiagako Atxeta eta Arakaldo lotuko dituen biribilgunearen lanak  hasi ditu Bizkaiko diputazioak

Arrankudiagako Atxeta auzoa eta Arakaldo artean biribilgunea eraikitzeko obrei hasiera eman die aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak. Helburua gidariaren segurtasuna hobetzea da. Biribilgunea Atxetako Dia supermerkatua eta Arakaldoko gasolindegiaren artean kokatuko dute.

Nabarmenak