Aiarako lehen sektorearen astea. San Isidro 2012

2012/05/14 22:00

Herrian zehar Aiara Arespalditza

09:30 Euskal Herriko artisau-produktuen erakusketa eta salmenta.

10:30 ABELGORRI: (arrazak: frisiarrak, piriniarrak, limousinak, txarolesak eta terreñak), ARDI (arraza: latxa), AHUNTZ, ASTO eta ZALDI ERAKUSKETA. Erakusketaren ganadu hautaketa Sergal elkartearen bidez egingo da. Kontsultatu ganadu erakusketaren oinarriak helbide honetan: www.aiarakoudala.com

11:00 Puzgarriak, ohe elastikoak eta "taloa egiteko tailerra" ume guztientzat.

12:00 Meza Santua.

12:30 Herri Kirol erakusketa. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak.

 

ETA GAINERA, EGUNEAN ZEHAR:

- Gazta lehiaketa. Aiara udalerrian dauden gaztandegiek hartu ahal izango dute parte.

- Basatxerri errea dastatzea, Karlos Ibarrondoren eskutik.

- Nekazaritza-makineria erakusketa.

Aiara Folk Rock jaialdia gainean daukagu

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo  Aiara  Aiara: Arespalditza

Aiara Folk Rock jaialdia gainean daukagu

Aste bat baino ez da falta Aiara Folk Rock-en lehenengoko edizioa gauzatzeko. Honekin gau girotua izango dugu Arespalditzan Larunbat honetan, 9etatik aurrera ez baita zuzeneko musika geldituko. Estreinako kartel hau lau taldek osatu dute, gehienbat Aiaraldekoak.

I. Aiara Folk Rock

2012/04/28 19:00

Arespalditza Aiara Arespalditza

21:00 Aurkezpena

21:30 Joy of convolution (joc)

22:30 Dagreim

23:30 Goaz

24:30 Lâramie

01:30 Diskodantza

03:30 DJ Agila 

Berrikuntzaz beterik datoz AiarakoJaiak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiara  Aiara: Arespalditza

Berrikuntzaz beterik datoz AiarakoJaiak

Aiarako udalaren maskota izango dena aurkeztuko du udalak

Aiarako Jaiak ospatuko dira apirilaren 27tik 29ra bitarteko asteburuan. Ugariak dira hiru egun horietarako antolatuak dauden ekintzak: Hockey txapelketak, dantzak, umeentzako ikuskizunak, bazkariak, erromeriak…

Iñaki Isasiri omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Aiara  Aiara: Arespalditza None
Iñaki Isasik 10 urte igaro ditu txirrindularitza profesionalaren munduan, Euskaltel Euskadi taldean. Baina orain txirrindulari lanbidea utzi egin du Euskalteleko zuzendari izateko. Horregatik, bere herriko, Arespalditzako, bizilagunek omenaldia egin zioten pasaden urriaren 30ean.

Laburbira, film laburren emanaldia

2012/03/23 18:30

Udaletxea Aiara Arespalditza

 

Txikitan, Irakurtzea kosta egiten zitzaidan, horrexegatik, ipuinak entzuten nituen. Orain, heldua naizela, liburuak kontatuko dizkizut, ipuinak irakurtzeko prest egoteko... Liburutegitik ateratako liburuak, zure herrian topa ditzakezun ipuinak.

LABURBIRA. ( Film laburren zirkuitua ). Euskarazko 8 ikus-entzunezkoren emankizuna eta ondorengo solasaldia  “OHE AZPIKO ZERA” izenekoaren zuzendaria den David Zabalarekin.

Antolatzailea: HOGEITALAU

Udaberriko kultur zirkuitu berria Topagunearen eta euskara elkarteen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri   Euskara  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Arespalditza  Aiara: Erretes Lanteno  Aiara: Menagarai

Udaberriko kultur zirkuitu berria Topagunearen eta euskara elkarteen eskutik

Aiaraldeko Kultur Zirkuituaren baitan udaberrirako hamaika ekintza eskainiko dira Laudio, Amurrio, Lanteno, Menagarai eta Arespalditzan. Martxoaren 18an hasita eta 27ra arte pailazoak, hitzaldiak, film laburren zirkuitua eta ipuin kontaketak izango ditugu gurean.

Eta Karmele?

2012/03/09 18:30

Udaletxeko aretoa Aiara Arespalditza

Bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsu, ero eta gazigozoa. Pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dago. Bi emakume auto batean eserita. Nondik nora doan ez dakigun bide bat. Karmeleren zain. Zein da Karmele? Gure Karmele? Ez da ezer gertatzen, ez dator inor, ez doa inor…izugarria da!.

Aktoreak: Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias.
Gidoia: Samara Velte.

(Iraupena: 50 min.)

Udalerriko 1700 lekuren izendapen zuzena bildu dute Aiarako mapa toponimikoan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Udalerriko 1700 lekuren izendapen zuzena bildu dute Aiarako mapa toponimikoan

Larunbat arratsaldean aurkeztu zuten Arespalditzan Aiarako mapa toponimikoa. Lanak, 1700-1800 toponimo biltzen ditu; izendapen zuzenarekin. Interneten dago eskura mapa, eta Aiarako etxe guztietara buzoneatuko da.

"Aiaraldearren ADNa". Hala laburtu du Felix Mugurutza egileak mapa toponimikoa. Izan ere, izenen bitartez informazio ugari jaso daiteke: "Beotegi-ri behorrak egoten ziren tokia zelako deitzen zaio horrela".

Laburbira: film laburren emanaldia

2012/03/23 18:30

Udaletxea Aiara Arespalditza

Film laburrak ikusi eta gero, zuzendari batekin hitz egiteko aukera egongo da. Antolatzailea: Aiarako Udala.

Euskeraz ezta?

2012/02/24 18:30

Udaletxe Aretoan Aiara Arespalditza

Koikili Lertxundi futbol jokalariak eta Abel Anton txirrindulariak euskara bere eguneroko bizimoduan daukan garrantziaren inguruan hitzegingo dute. Aiarako Kuadrillak antolatu du gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Igande arratsaldeak familian eta euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Euskara  Aiara  Aiara: Arespalditza

Igande arratsaldeak familian eta euskaraz

Pasa den igandean, Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatuta, Aiarako Udalarekin batera, “Igande arratsaldeak familian Euskaraz” ekimeneko beste emanaldi bat antolatu zen Arespalditzan. Eta aurrekoetan bezala, hau ere arrakastatsu suertatu zen inguruko herrietatik (Zuhatza, Luiaondo, Beotegi, Soxo, Arespalditza...) hurbildu ziren 35 ume eta beraien gurasoen parte hartzeari esker.

Otsailaren 25ean Aiarako mapa toponimikoa aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiara  Aiara: Arespalditza

Otsailaren 25ean Aiarako mapa toponimikoa aurkeztuko dute

Aiara da eskualdeko udalerririk handiena, hala ere, 1842 urtera arte orain denaren bikoitza zen eta probintzia izatera ere iritsi zen. Horren ondorioz, toponimia gehien biltzen duen udalerria da eta hizkuntza ezberdinen arteko ukipen gunean izan denez, toponimia hori oso konplexua da.
Datorren otsailaren 25ean, larunbata, Aiarako mapa toponimikoa aurkeztuko dute Arespalditzan kokatuta dagoen Aiarako udaletxean, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, udala bera eta mapa egileez aparte, Eusko Jaurlaritzako Mirari Alberdi eta Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategi ere izango dira.

Adam proiektuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiara  Aiara: Arespalditza None
Bi urtetako lanaren ondoren, azaroaren 5ean aurkeztu zuten jendaurrean kultura munduko hainbat profesionalek sustatutako ADAM proiektua. Antolatzaileek Aiaraldeko gizarte eragileak eta norbanakoak gonbidatu zituzten ekitaldira "ADAM proiektuak eskualdeko eskaintza kulturala astindu eta eragiteko duen helburua" gizarteratzeko. Egitasmoak, arte eszenikoen esparruko hainbat jarduera sustatzea du helburu, besteak beste antzerki ikuskizunak, txotxongiloak, dantza, literatura emanaldiak, erakusketak, eta abar

Aiarako mapa toponimikoa-topografikoaren aurkezpena

2012/02/25 17:30

Aiara Arespalditza

AIARAKO MAPAMUNDIA...

Aiarakoa da gure eskualdeko udalerri handiena. Oso-oso handia... eta, logikaz, toponimia gehien biltzen duena. Hori nahikoa ez balitz, toponimia konplexua du hizkuntza ezberdinen arteko ukipen-gunean izan delako mendeen joan-etorrian. Ikuspuntu linguistikotik begiratuta, arkaismoz beteriko izen ondarea du gure erabileraren zain...

Ikuspuntu historikotik helduko bagenio, leh enik eta behin aipatu beharko genuke gaur egungo Aiara, oso handia bada ere, 1842 urtera arte izandakoaren erdia baino ez dela. Probintzia izatera ere iritsi zen, Bizkaitik eta Arabatik aparte, bere legeak sortzeko ahalmenarekin eta abarrekin... Baina Aiara historikoko 36 herri haietatik 24 baino ez ziren geratu. Eta horixe da gaur egungo Aiara udalerria. Handia hala ere...

Horren mapa toponimikoa aurkeztuko da hil honetan. Izenez beteriko paper bat baino gehiago... Honelakoetan gertatu ohi denez, urteetako eta jende askoren lanaren emaitza.

Jarraian, aurkezpenaren xehetasun gehiago:

Otsailaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera eta Aiarako udaletxean (Arespalditza). Udala bera eta mapa-egileez aparte, Eusko Jaurlaritza (Mirari Alberdi, HPS, Estandarizazio teknikaria) eta Euskaltzaindia (Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazkaria) izango dira bertan.

Aiarako adinekoentzako kultura programa

2012/02/14 16:00

Aiara Arespalditza

Hirugarren Adinekoen Ikasgeletako Abesbatzaren kontzertua.

Aiarako adinekoentzako kultura programa

2012/03/22 16:00

Aiara Arespalditza

"Aventuras por el mundo: en Irán"

Aiara 2012 Inauteriak

2012/02/19 23:00

Aiara Arespalditza

16:30 Puxgarriak kantxan.

17:30 Haurrentzako tailerra ludotekan. Ate irekitako jardunaldia.

 

Aiara 2012 Inauteriak

2012/02/18 23:00

Aiara Arespalditza

17:00 Igande arratsaldeak familian.

TTR Teatro "Salam"

18:00 Askaria

18:30 Eskulan tailerrak

Nabarmenak