aiaraldea.eus

Zolloko taberna lehiaketara aterako du Arrankudiaga-Zolloko udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo

 

 

Zolloko tabernaren kontratua Urrian amaitzen da eta berriz aterako da lehiaketara, udalak jakinarazi duenez.
Izan ere, Arrankudiaga-Zolloko udalak taberna desberdinak ditu. Esate baterako, Xarmanta Zuluaga auzoan eta  Zolloko taberna. Taberna biek kokapen ona dute. Zolloko taberna frontoiaren ondoko plazan dago.
Itziar Duoandikoetxeak esan duenaren arabera, kontratua lau urtekoa izaten da eta epea bete denez, berriz izango dute aukera interesaturik daudenek taberna eskuratzeko .
Lehiaketara aurkezteko baldin-tza batzuk bete beharko dira. Adibidez,  Arrankudiaga-Zollon erroldatuta egotea: “Normalean bertako edo inguruko jendea apuntatzen da”. 
Dena den, lehiaketara aurkezteko irizpideak udalbatzara eramango dituzte lehenbizi. Onartzen badira, ohiko bideak erabiliz ondoren egingo dira publiko, interesaturik dauden herritarrak apuntatzeko aukera izan dezaten. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa