aiaraldea.eus

Arrankudiagako argiteria hobetzeko obrak hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo

Udalak herriko argiei eta udal eraikinetako buruzko azterketa sakon bat egin zuen, eta mantentze elektrikoan dagoen aztertu zuen kontsumoak eta fakturak murrizteko. Hau dela eta,  obrak hasiko dira herriko argietan eta hobekuntzak udal eraikinetako argiterian irailean zehar.

Honen ondoren, udalak deialdia egin zuen eta hiru enpresa aurkezu ziren. Aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, irailaren 5ean Zornotzako EKOLEDS innovation enpresa kontratatzea erabaki zen, aho batez.

Hauek dira egingo diren lanetako batzuk: bideetako 154 argi berrituko dira; 31 argiontzi klasikoren motorrak eta multzo optikoak aldatuko dira; 21 globo kutsatzaile zuzendu eta indukzio-lanparak jarriko dira globo gehienetan; babesak eta erloju astronomiko batzuk jarriko dira, eta kontrola hobetzeko Energia Kudeatzeko Sistema bat ezarriko da.

Proiektu honek kostu osoaren %80ko diru -aguntza jaso du eta bi kontraturen bidez bideratu da: "Herriko argien hobekuntza" eta "Eraginkortasun energetikoa eta energia-kontsumoaren arloko hobekuntzak".

Bi proiektu hauekin asko hobetuko da Arrankudiaga eta Zolloko eraginkortasun energetikoa, atmosferara isuritako CO2 eta SO2 kopurua murriztuko da eta %75etik gorako aurrezpena lortzea espero da. Aurrezpen honi esker, arin amortizatu ahal izango da udalak aurten egingo duen 20000 euroko inbertsioa, eta hobekuntza hauekin urtero aurreztuko denarekin inbertsio gehiago egin ahal izango dira aurrerantzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa