aiaraldea.eus

Bandera espainiarra jartzeko aginduaren aurrean, ikurriñari omenaldia egingo diote

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo
Bandera espainiarra jartzeko aginduaren aurrean, ikurriñari omenaldia egingo diote

Gobernu ordezkariak Espainiar bandera udaletxean ipintzeko agindua eman du.  Udalaren ustez, bandera horrek ez du Arrankudiaga-Zolloko herritarren gehiengoak sentitzen duena adierazten eta bandera inposatzeak ez du errespetatzen auzokideen gehiengoaren sentimendua. Hau dela eta, Arrankudiaga-Zolloko Udalak eta herritarrek, "lege injustu eta inposatzaile honen aurrean", Ikurriñari omenaldia egingo diote igande honetan.

Gobernu ordezkariak Espainiar bandera udaletxean ipintzeko agindua eman du.  Bandera horrek ez du Arrankudiaga-Zolloko herritarren gehiengoak sentitzen duena adierazten eta bandera inposatzeak ez du errespetatzen auzokideen gehiengoaren sentimendua. Hau dela eta, Arrankudiaga-Zolloko herritarrek, lege injustu eta inposatzaile honen aurrean, Ikurriñari omenaldia egingo diote igande honetan.

Goizeko 11:30ean umeentzako tailerrak egongo dira eta ondoren,12.30ean udaletxean, ikurriñaren altxatzea egingo da.  Honen ostean, herriko plazan, agintariaren dantza eta Espainiar bandera jartzearen kontrako adierazpenaren irakurketa egingo dira.

Bukatzeko,13:30ean, herrian zehar triki-poteoa egongo da.                                                 

Udaletxeak, herritar guztiak gonbidatzen ditu balkoian ikurriña jartzera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Arrankudiagakoak ez gara espainolak.
Nafarrak gara. Nafar bezela gure aurrekoek "Las navasen" borrokatu zuten.
Hortik etortzen zaigu esaldi hau : Arrankudiaga tiene por blason ardid y fortaleza. Ia ia ... egia bada......

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia azken anonimoari Erantzuna | #5

Nolakoak zareten Pnvkoak! zuek izan ez duzuen ausardia besteei exigitzen...Zuek gustora jartzen duzue trapoa, Bilboko Azkuna bezala, goi goian, ez erretzeko!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #6

Erabiltzailearen aurpegia Ausardia Erantzuna | #7

Erabiltzailearen aurpegia azken anonimoari Erantzuna | #8

Erabiltzailearen aurpegia Bidekurtze Erantzuna | #9

Lotsa besterik ezin nik somatu, azpiko iruzkin hauek ikusita: alde batetik akatsez josiak, gure hizkuntzari iseka egitearren idatziak izan balira bezala; beste aldetik, betiko “Hika-Nika” antzuak,
hik (EAJ-PNV) eta nik (HB, Sortu...) , nork nori hontzak birigarroari...eta bitartean espainiarrak gure lepotik kar-kar-kar.
“Ardid y fortaleza” Beharko! (Ardid: artificio empleado para el logro de algo” : trikimaina, amarru, trikimailu, asmo...) " Txikiak handia benzi leidi asmoz eta jakitez".

Erabiltzailearen aurpegia urduñatik Erantzuna | #10

urduñan ere jarri beharko da. ez da gustoko zerbait, noski ezetz eta egunen batean independentzia aldarrikapenaren barruan kendu egingo ditugu euskal herriko herri guztietatik.
urduñan egin izan ditugu ikurriñaren aldeko omenaldiak eta PNV-k ez du parte hartu zekulan! egia da orain Bilduk jarri behar duela trapoa baina konpromiso bat dugu herriarekin eta ezin dugu trapu zikin horregatik gure ardura ez bete. Agur eta irabaziko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #11

Erabiltzailearen aurpegia Bidekurtze Erantzuna | #12

“Egunen batean independentzia...” Arranopola! Aspaldi handian ez dut aditu horren “argudio” xuri, (tx)epel, kikilik! Nola aldarrikatuko ote dugu, bada, independentzia, trapu hits huts bat ipintera behartzen gaituztenean, burua makur, amore emaiten badugu, “amen” erraiten badugu?
Zer erran eta erran ibili izan zarete EAJren aurka, Azkunaren aurka, Atxutxaren aurka... eta Amurrioko alkate zen Isasi jaunaz zer erran zenuten...beribila ere erre zioten... trapu zikin bategatik. Eta orain “konpromiso bat” duzuela, “ardura” bat bete behar duzuela... Omenaldiak? Hori ez al zen, bada, “folklorismo” hutsa EAJk egiten zuenean? (ironia on) Atutxa jauna, Gorka Knörr eta Kontxirekin batera, “inhabilitatu” zuten, ezgaitu zuten...eta harro joan zen, burgoi agertu zen, ez zuen burua makurtu (Azkunak ez bezala, Imazek ez bezala derradan bide batez)
Baina zein harroxkoak gu, zein auxartak, zein xangarrak etxekoari aun-aun-aun egiteko, elkarri zaunka egiteko, zein “artzain kalakari” gu, gure artean beti “begirada hotza”, eta zein koldarrak, hala ere! “Hi bahaiz ni banauk” ordez “ hi gauza izan ez bahaiz, ni ere ez nauk/naun gauza izanen”.
Zeren begira dagoz Aiaraldeko udal guztiak On Karlitos Urkixo “persona non grata” izendatzeko?

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #13

Erabiltzailearen aurpegia Bidekurtze Erantzuna | #14

Anonimo jauntxu edo anderetxu: argumentu hoberik ez badok/n ixilik egotea hobe dok/n. Ez egik/n berbaz beste eragiten; hemen gaia bestelangoa juagu/junagu: emoniko berbea betetea, besterik ez, gitxi balitz bere!
Eta bide batez, euskaldunen artean beti alkar joka ibili beharrean, beti “kurtzean” egon beharrean, ea noizbait asmatuten dogun biderik onena Euskal Herria eraigiteko. Hik ez badok/n asmo onik edo gogo zintzorik, okerreko bidetik habil.
Ni ez nauk/n iñox “kurtzean” geldirik egon. Antxinean hasi ninduan/nindunan ibilten nire bidetik, eta oraindiñokarren ez nauk/n neure bidetik atara sekula. “Bide onena bide zuzena”

Erabiltzailearen aurpegia ITURRIAGA Erantzuna | #15

Gezurrak eta egi ordea, ezker abertzaleko Aralar soilik agertu zen Amurrion egindako Ikurriñari omenaldia duela lau urte inguru. EAJ, EA eta Aralar egon ziren baina hori ez zen, bazen edo zelakoa, balioa eta prezioa ezker abertzaleak jartzen soilik daki, supermerkatuetan bezala etika ipini arte gauzek pisurik ez dutela. Gurasoak esnatuko ote dira?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa