"Kultur aniztasuna guretzat ez da arazoa, aberastasuna da"

Erabiltzailearen aurpegia

NEKANE OTSOA (Ugao, 1959) Arrankudiagako eskolako zuzendaria da. Igande honetan "Herri bat, hamaika jatorri" lemapean ospatuko den festa mamitzen ibili da azkenaldian. Izan ere, Arrankudiagako eskolako Gurasoen elkarteak eta udalak kulturen eguna prestatu dute igande honetarako.

"Herri bat hamaika jatorri" jaia antolatu duzue. Zein da ekimenaren helburua?

NEKANE OTXOA (Ugao, 1953) Arrankudiagako eskolako zuzendaria da. Igande honetan "Herri bat, hamaika jatorri" lemapean ospatuko den festa mamitzen ibili da azkenaldian. Izan ere, Arrankudiagako eskolako Gurasoen elkarteak eta udalak kulturen eguna prestatu dute igande honetarako.

"Herri bat hamaika jatorri" jaia antolatu duzue. Ekimenak zertan datza?

Helburua eskolan eta beraz heriran dagoen aniztasun kulturalari egun bat eskaintzea. Batzutan gordeta egoten den hori azaleratzea eta presente dauden pertsona guztiekin egun on bat pasatzea. Eskolatik sortu zen ekimen bat da, oso kezkatuta gaudelako umeen arteko errespetuaren inguruan lan asko egiten dugu eta gurasoen aldetik sortutako proposamena errespetua oso ondo zegoela zen, baina horrek herri edo pertsonak ezagutzea ekartzen zuela. Ezeberdintasun kulturalaren aurrean kulturak ezagutzeko aukera proposatuz uten. Umeak ezagutzen ditugu baina kulturak ez, horregatik sortu zen ideia.

Nikaragua, Errumania, Ginea, Kuba, Ijito herria, Euskal Herria, Venezuela, Portugal, Ukrania... herri eta kultura ugarik hartuko dute parte...
Gure eskola oso txikia da eta kultura bakoitzetik bi edo hiru lagun daude. Kartelean azaltzen diren herri eta kultura guztiak daude Arrankudiagan. Gure eskolan kulturek ez dute arazorik sortu, baina kulturak ez dira ezagutu behar arazoak daudenean soilik. Eskola inklusibo bat nahi dugu eta horretarako ezinbestekoa da elkar ezagutzea.

Familia edo ume horien gurasoen inplikazioa bilatu duzue, nola jaso dute ideia?

Oso pozik. Herrian horrelako gauza bat prestatzeko ordua zela esan digute. Familia guztiek laguntza handia eskaini dute. Erakusketako gauza guztiak familiek prestatu dituzte.

Herriko eragile edo partaiderik inplikatu da antolakuntzan?

Hazia Guraso elkartetik etorri zen. Hasieran eskola mailan egitea pentsatu genuen, baina herrira zabaldu behar zen ekimena zela pentsatu genuen. Horretarako, udalarekin kontaktuan jarri ginen eta elkarrekin egin dugun lan bat izan da. Udal ordezkariak, herritarrak eta eskolako kideak egon dira batzordean.

Igandean bertaratzen denak zerekin egingo du topo?

Herri txikia izanda egitaraua oso beteta daukagu. Egun osoan zehar erakusketa bat egongo da zabalik, herri edo kultura ezberdinetako gauzak egongo dira bertan: argazkiak... jatorri horretan inportantetzat dituzten gauzak. 12:00etan ijitoen historiaren inguruko hitzaldia egongo da eskolan. Eta, gero, herri ezberdinetako janariekin pintxo dastaketa egongo da. Umeei begira perkusio arabiarra, herri kirolak... 13:00etan errumaniako musika talde batekin dantza senegaldarrak egongo dira. 14:30ean plazan herri bazkaria egingo dugu, txartelak tabernetan daude salgai. 16:30ean ijitoen ekitaldia egongo da, Las fannies taldea. Arratsaldeko 18:00etan mahainguru bat egongo da eskolan, eta umeentzat clowna.

Kulturartekotasuna nola lantzen da eskolan?

Kanpotik datozen umeei harrera plana egiten zaie, nondik eta zergatik datozen ulertzen saiatzen gara. Irakasleen kezka ez da integrazioa, ez zaigu hitz hori gustatzen. Inklusibitatea da hitz garrantzitsua guretzat, bakoitza den moduko onartua izan behar dela baizik. Ezaugarri horiekin bizi behar dugu eskolan. Kultur aniztasuna guretzat aberastasuna da, ez arazoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide