aiaraldea.eus

Jasangarritasun bulegoa sortzeagatik saria jaso dute Nerbioi Ibaizabalekoek

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Udalsarea 21 sareak, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egin duten lana balioetsi nahian, Tokiko Jasangarritasunaren arloko Jardunbiderik Onenen Sarien 4. edizioko bost garaileak hautatu berri ditu. Nerbioi Ibaizabal eta Debabarrena eskualde gisa eta Elgoibar, Legazpi eta Zumarraga banaka, atera dira garaile, guztira aurkeztutako 41 proiektuen artean.Ekimen sarituak eta finalistak:Proposatutako lehenengo kategorian, Klima-aldaketa, proiektu saritua Elgoibarrek EMUGI ekimenaren bitartez gauzatu duena izan da.

Udalsarea 21 sareak, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egin duten lana balioetsi nahian, Tokiko Jasangarritasunaren arloko Jardunbiderik Onenen Sarien 4. edizioko bost garaileak hautatu berri ditu. Nerbioi Ibaizabal eta Debabarrena eskualde gisa eta Elgoibar, Legazpi eta Zumarraga banaka, atera dira garaile, guztira aurkeztutako 41 proiektuen artean.Ekimen sarituak eta finalistak:Proposatutako lehenengo kategorian, Klima-aldaketa, proiektu saritua Elgoibarrek EMUGI ekimenaren bitartez gauzatu duena izan da. Jasangarritasuna Sustatzeko Hezkuntza kategoriari dagokionez, ekimen saritua Legazpiko Ibaiaren Egunaren 10. edizioa izan da. Ekoberrikuntza kategorian, berriz, saria Zumarragak lortu du Uraren kudeaketaren inguruko ikuspegi berria proiektuaren bidez.

Bestalde, Biodibertsitatea kategoriako 5 hautagaien artean, Deba Ibaia Bizi Gura izan da garailea, eta, azkenik, Jasangarritasun integrala kategorian, alegia, saria Nerbioi Ibaizabaleko udalerriek jasoko dute, hau da, Arakaldok, Arrankudiagak, Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik, Galdakaok, Orozkok, Urduñak, Ugao-Miraballesek, Zaratamok eta Zeberiok, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa sortzeagatik. Udalsarea 21 Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbiderik Onenen 4. edizioko sariak 2012ko azaroaren 21ean banatuko dira, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldian, Euskadiko Udalerrietako Tokiko Agenda 21en 9. jardunaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa