aiaraldea.eus

Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kirola  Arrankudiaga-Zollo
Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa

Garai batean herrian karrerak egiten baziren ere, duela urte asko ez da antzeko ekimenik egiten Arrankudiaga aldean. Izan ere, herriko korrikalariak suspertzeko eta kirolaren bitartez Arrankudiaga-Zollo ezagutarazteko helburuekin jaio da Trail hau.

Mendi bideak eta asfaltoa uztartzen dituen lasterketa bitxi honek 10,75 km-ko luzera eta 1.005 metroko malda metatua ditu. Distantzia egokia da, beraz, mendiko lasterketetan hasiberrientzat eta, noski, asfaltoan adituak direnentzat ere.

 

Garai batean herrian karrerak egiten baziren ere, duela urte asko ez da antzeko ekimenik egiten Arrankudiaga aldean. Izan ere, herriko korrikalariak suspertzeko eta kirolaren bitartez Arrankudiaga-Zollo ezagutarazteko helburuekin jaio da Trail hau. Mendi bideak eta asfaltoa uztartzen dituen lasterketa bitxi honek 10,75 km-ko luzera eta 1.005 metroko malda metatua ditu. Distantzia egokia da, beraz, mendiko lasterketetan hasiberrientzat eta, noski, asfaltoan adituak direnentzat ere. Esan bezala, ibilbide osoa Arrankudiaga-Zollon zehar izango da eta lasterketak bertoko leku eta auzo ederrak ikusteko aukera emango digu, hots: Almina, Ustara, Zabale; gainera, ibilbidea ez da oso teknikoa izango eta zentzu horretan kirolariek ez dute zoruarekin arazorik izango.
Dortsal banaketa eta Txikien Krossa lehenago izango da, 10:00etan eta 10:30ean hain zuzen ere. Emakume zein gizonezkoentzat txapela eta sariak egongo dira, baita herriko lehenengoentzat ere.
Lasterketa 2012ko urriaren 28an izango da, eta inskripzioa interneten bidez egin daiteke, doan, baina hurrengo helbidean soilik: http://arrankudiagakokrosa.blogspot.com.es/. Bukatzeko, gutxi gehiago, animo eta apuntatu zaitezte blogean, plaza mugatuak dira eta!!

Garai batean herrian karrerak egiten baziren ere, duela urte asko ez da antzeko ekimenik egiten Arrankudiaga aldean. Izan ere, herriko korrikalariak suspertzeko eta kirolaren bitartez Arrankudiaga-Zollo ezagutarazteko helburuekin jaio da Trail hau. Mendi bideak eta asfaltoa uztartzen dituen lasterketa bitxi honek 10,75 km-ko luzera eta 1.005 metroko malda metatua ditu. Distantzia egokia da, beraz, mendiko lasterketetan hasiberrientzat eta, noski, asfaltoan adituak direnentzat ere. Esan bezala, ibilbide osoa Arrankudiaga-Zollon zehar izango da eta lasterketak bertoko leku eta auzo ederrak ikusteko aukera emango digu, hots: Almina, Ustara, Zabale; gainera, ibilbidea ez da oso teknikoa izango eta zentzu horretan kirolariek ez dute zoruarekin arazorik izango.Dortsal banaketa eta Txikien Krossa lehenago izango da, 10:00etan eta 10:30ean hain zuzen ere. Emakume zein gizonezkoentzat txapela eta sariak egongo dira, baita herriko lehenengoentzat ere.Lasterketa 2012ko urriaren 28an izango da, eta inskripzioa interneten bidez egin daiteke, doan, baina hurrengo helbidean soilik: http://arrankudiagakokrosa.blogspot.com.es/. Bukatzeko, gutxi gehiago, animo eta apuntatu zaitezte blogean, plaza mugatuak dira eta!!

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Armiñe Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa