aiaraldea.eus

Gizarte-Etxeko mendi martxaren X. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo
Gizarte-Etxeko mendi martxaren X. urteurrena

10 urte pasatu dira jada Gizarte-Etxeak bere lehenengo mendi martxa antolatu zuenetik. 2002. urtean izan zen. Arrankudiaga-Sarria 35 km-ko ibilbidea osatu zen orduan, eta lehenengo edizio hartan zortzi lagun animatu ziren.

10 urte pasatu dira jada Gizarte-Etxeak bere lehenengo mendi martxa antolatu zuenetik. 2002. urtean izan zen. Arrankudiaga-Sarria 35 km-ko ibilbidea osatu zen orduan, eta lehenengo edizio hartan zortzi lagun animatu ziren. Geroztik, era umilean izan bada ere, bertoko biztanleen parte hartzea handitzen joan da eta noski, gero eta jende gehiago inplikatu da antolakuntzan. Inguruko bazterrak eta mendi tontor gehienak ezagutzeko asmoarekin jaio zen mendi martxa hau, herritarrentzat eta hurbilekoentzat gehienbat. Konpainia eta hamaiketako ederraz gozatzeko eta, prisarik gabeko filosofiarekin, aurrera egiten du gaur egun antolatzaileen poztasunerako.
Aurten ere Gizartek ez du hutsik egingo eta larunbat honetan, irailak 29, lehenengo martxan egindako ibilbide bera egingo du. Honez gain, X. edizio honetan, menditik ibiltzen hain ohituta ez daudenentzat beste txango laburrago bat antolatu da Bikotxganeraino. Bertan, martxa txikia amaitzen dutenentzat hamaiketako bat egongo da.
Ibilbide luzea: Irteera 7etan herriko plazan. Horniketa puntua Bikotxganen. Sarriatik buelta, kotxez.
Ibilbide laburra: Irteera 8etan herriko plazan. Hamaiketakoa Bikotxganen. Buelta kotxez.
Afaria, gaueko 21:00etan. Apuntatzeko epea: irailaren 26ra arte Gizarte-etxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa