aiaraldea.eus

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo
Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Igande honetan hasita hurrengo larunbatera arte, Arrankudiaga-Zolloko lehenengo Euskal Astea egingo da. ”Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, helburuak argi eta garbi markatuta egon dira hasieratik.

Batetik, euskaren erabilerari bultzada handi bat eman nahi zitzaion, eta, bestetik, hori lortzeko herriko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa ikusten zen. Abiapuntu horrekin, lanean aritu dira udaleko Euskara eta Kultura-Kirola lantaldetik. Esfortzuak merezi izan du, eta, ekimenei begira, eskaintza anitza bezain interesgarria ikus daiteke egitarauan.

Igande honetan hasita hurrengo larunbatera arte, Arrankudiaga-Zolloko lehenengo Euskal Astea egingo da. ”Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, helburuak argi eta garbi markatuta egon dira hasieratik. Batetik, euskaren erabilerari bultzada handi bat eman nahi zitzaion, eta, bestetik, hori lortzeko herriko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa ikusten zen. Abiapuntu horrekin, lanean aritu dira udaleko Euskara eta Kultura-Kirola lantaldetik. Esfortzuak merezi izan du, eta, ekimenei begira, eskaintza anitza bezain interesgarria ikus daiteke egitarauan.
Domeka honetan, hain zuzen ere, trikitilarien soinuarekin girotuta Nekazal Azoka egongo da. Taloak, txistorra eta euskal produktuez gain, Grafitti erakusketa bat ikusteko aukera izango dugu ere. Aste barruan, guztion gozamenerako, egunero egongo da zerbait, hala nola, hitzaldiak (Iturralderekin “kirola eta baloreak”, edo “euskararen jatorria”), ipuin kontalariak, kale antzerkia, eta kanta triki poteo bat ostiral gauean. Eskolak ere bere egitarau propioa atera du eta, herriari begira euren lanak erakutsiko badituzte ere, zenbait ekimen antolatu dituzte senideekin harremanetan egoteko. Horrez gain, herri kiroletako adituak eskolatik pasako dira jaian parte hartzeko asmoarekin.
Euskal Asteko egunik azpimarragarriena azken larunbata izango da. Izan ere, goizetik hasita, herri kirolen lehiaketa mistoa egingo da herriko plazara hurbiltzen diren animatuen artean. Ondoren, indarrak berreskuratzeko eta, nola ez, ahotsak tonuan jartzeko bertso bazkari herrikoiaz gozatuko dugu herriko plazan. Izar Mendiguren eta Iñaki Biñaspre izango dira gonbidatuak. Jarraian eta atsedenik gabe, Ugaoko Batukadaren erritmo martxosoekin dantzatzeko aukera egongo da, horrela, gaueko jaialdira arte. Izan ere, gaueko 10etan hasiko da Nik Khaos, Irrintzi, Fetitxe, The Mandoleis eta Dj Gentza inguruko taldeek eskainiko diguten jaialdi paregabea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa