aiaraldea.eus

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak berrikusteko prozesuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Datorren otsailaren 23an, Arrankudiagako  Elexalde 18ko Jasangarritasun Bulegoan, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen bigarren belaunaldiaren diseinuaren aurkezpena egingo da. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko herritar eta gizarte-eragile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute prozesu parte-hartzaile honetan.

Lehendabizi, udalerri bakoitzeko gizarte eta ingurumen egoerari buruzko diagnosi eguneratu bat egingo da, hortik abiatuta, Tokiko Agenda 21eko  Ekintza Planen bigarren belaunaldia osatzen hasteko.
Udal diagnosi hori egiteko hainbat partaidetza bide aurreikusi dira: herritarren partaidetzarako foroa edo tailerra, udalen eta Udaltalde 21en web orrietan jarriko den galdera sorta eta telefono bidezko inkestak, besteak beste.
Udalerriaren gizarte eta ingurumen egoerari buruzko diagnosia egin ostean, Tokiko Agenda 21eko Plan berriaren esku hartzearen lehentasunezko eremuak zehaztuko dira, zortzi urterako. Azkenik, Eskualdeko Ekintza plan berria diseinatuko da.
Esan bezala, aurkezpena datorren ostegunean izango da, goizeko 11etan, Arrankudiagako Jasangarritasun Bulegoan.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Goros Erantzuna | #1

Berrian agertzen den informazioa zuzena bada ere, 23koa Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren eta bere zerbitzuen jendeaurreko aurkezpen ekitaldia izango da, soilik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa