aiaraldea.eus

Datorren domekan azoka egingo da Arrankudiagako plazan

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo
Datorren domekan azoka egingo da Arrankudiagako plazan

Datorren domekan azoka egingo da Arrankudiagako Elexalde plazan. Urtean zehar ohikoak izaten dira azokak Arrankudiagan. Esate baterako abuztuko jaien barruan egiten den txakolinaren azoka, bertako ekoizleekin edo Domu Santu egunean egiten den artisau azoka. Aurten udaberrian egiten den honen seigarren edizioa izango da eta egitarau oparoa egongo da goizean zehar herrian.

Goizeko 11tan hasiko da aipatutako azoka eta postu ezberdinak ikusgai edukitzeaz gain, Arrankudiagako txakolina eta bertan erretako Labeldun oilaskoa dastatzeko aukera egongo da. 11:45tan Algortako Gorrondatxe  abesbatzak eta Sopelako Munarri abesbatzak osatutako Udaberriko Abesbatzak kontzertua eskeiniko du Anda Mari eleizan. Eleizatik pasatzeko asmoa ez dutenek, plaza inguruetatik trikiti doinuek alaitutako poteoan egoteko aukera izango dute eguerdiko 12etan. Etxeko txikitxoenek ere goizaz disfrutatzeko parada edukiko dute, 13:00 inguruan Autu Mautu taldearen “Euskal Mitologia” ikuskizunarekin batera herensuge, lamia edo galtzagorrien istorioetan murgiltzeko aukera hain zuzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa