aiaraldea.eus

Leire Ria: " Talde berria gara, eta sailkapenean laugarrenak gara, baina gure helbururik nagusiena umeek futbolarekin disfrutatzea da"

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Arrankudiaga-Zollo
Leire Ria: " Talde berria gara, eta sailkapenean laugarrenak gara, baina gure helbururik nagusiena umeek futbolarekin disfrutatzea da"


Leire Ria (Indarra klubeko ume-talde baten entrenatzaile berria):

Nola baloratuko zenuke zure taldearen ibilbidea?


Leire Ria (Indarra klubeko ume-talde baten entrenatzaile berria):

Nola baloratuko zenuke zure taldearen ibilbidea?

Aurten sortu berri den talde baten agintaritza hartu dut, bere entrenatzaile bilakatu naiz, eta logikoa denez, esperientzia eta ohitura falta nabaritzen zaie, gaztetxoak baitira, baina balorazio oso positiboa egiten dut beraietaz.

Denboraldi hasieran partiduak irabaztea kostatu zitzaigun, martxan jartzea zaila izan zen, taldea erdoilduta zirudien, baina geroago, denboraren poderioz, hobetu ginen eta partiduak iarabazi genituen ere. Ondo jolasten dugu orain, estilo eder batekin, propioa dena, guk sortutakoa eta garatutakoa. Badakizue, nahiz eta garaipena eta hiru puntuak garrantzitsuena izan, badago jolasteko bi era, ondo eta kretibitatearekin, eta estrategiak eta kontraerasora. Azken hau ez dago txarto, bere eraginkortasuna aski frogatuta dago eta, baina ez da gure gustokoa, edertasuna behar dugu, guretzako eta kanpokoentzako.

Sailkapenean laugarrenak goaz, nahiko ondo, baina benetan hunkitzen eta pozten gaituena umeak disfrutazen eta pozaren pozez ikustea da. Gauden bi entrenatzaileei gehien pozten gaituen sentsasioa da, gure lana burutzen jarraitzera bultzatzen gaituena.

Baliabide eta jokalari onak eta nahikoak dituen taldea da?

Talde eta kirol guztietan, eta bizitza beran gertatzen den bezala, jokalari onak eta txarragoak ditugu. Guretxako ez dago inor txarra dena, eta ezin dugu inor gutxietsi, ondo ez dakienak besteek ez duten aukera dauka, hobetzeko tartea eta aukera.

Momentu honetan gure plantilla laburra da, soilik 10 jokalari baititugu. Dena den, gauza txar orori bere alde ona ateratzea komeni duenez, horrela guztiek dute jolasteko aukera. Gehienetan jokalari abtzuen polibalentziak salbatzen gaitu, batzuek edozein posizioetan jokatzeko gai dira eta.

Zein da zure helburua lehen denboraldi honetan?

Denboraldirako ezarri ditugan helburuan mailakatu ditut, hierarkikoki ordenatu ditut niretzako duten garrantziaren arabera. Hasteko, umeek ongi pasatu behar dute, euren jolaskideak eta epaiak errespetatuz, eta hortik aurrera geure bi ondorengo xedeak etortzen dira, gure futbola hobetzea eta irabaztea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa