aiaraldea.eus

Hasi da 2011ko "Barikuetan Kultura Zuzenean" (BKZ) egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo
Hasi da 2011ko "Barikuetan Kultura Zuzenean" (BKZ) egitaraua

Pasa den barikuan Arrankudiagako Gizarte-Etxeak hasiera eman zion Barikuetan Kultura Zuzenean (BKZ) egitarauari.

Pasa den barikuan Arrankudiagako Gizarte-Etxeak hasiera eman zion Barikuetan Kultura Zuzenean (BKZ) egitarauari.

BKZ proiektua 2003an jarri zen martxan. Gizarte-Etxea Auzo Elkartea sortu zenetik asko izan dira bertan antolatu diren ikuskizunak, ikastaroak, kontzertuak… Helburua herriko jendea elkartzea eta herri giroa bultzatzea izan da beti, baita euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzea ere. Halako ikuskizunak antolatzeko eta Gizarte-Etxea dinamizatzeko asmoarekin, elkarteko kultura-batzordeak BKZ proiektua jarri zuen martxan eta hortik aurrera, hilean behin eta normalean barikuetan, kultur ekitaldi bat antolatzen da Gizarte-Etxean (informazio gehiago www.gizarte-etxea.com helbidean).

2011ko lehenengo kultur ekitaldia pasa den ostiralean izan zen eta L.E.T.HOTZAK taldeak kantuan eta dantzan jarri zituen bertara hurbildu zirenak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa