aiaraldea.eus

BI-625 errepidea hobetzeko lanak Bakiolan eta Arakaldon

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

BI-625 errepidea hobetzeko egingo den proiektuan neurri bereziak hartu behar izan dituzte errepidea Arrankudiagatik pasatzen den tartean. Bakiolako industrialdera sarrera errazteko karril berria egingo da. Lurzoru ugari kendu behar da errepidea zabaldu ahal izateko.

“Excavaciones Cantabricas SA” enpresak jakinarazi du lurjausiak ekiditeko modu bakarra lubeta bat eraikitzea dela. Nerbioi ibaiaren eta Ganekogortaren mendi-oinaren artean kokatzen da errepidea tarte horretan.

Orain arte Ugaotik zetozen autoek eskumaldean zegoen karril batera sartu eta ondoren bi karrilak gurutzatu behar zituzten. Istripuen arriskua murrizteko itxarongune bat egingo dute, gidariek kontrako noranzkotik datozen kotxeei soilik so egin diezaieten.

Horretaz gain azelerazio karril bat ere prestatuko dute industrialdetik irteten direnentzat. Proiektu honek 3’2 milioi euroko kostua izango du eta irailerako egongo da amaituta. Halere ez da egingo den obra bakarra, proiektu honen barruan 48 metroko diametroa duen biribilgunea egingo baita Areta eta Arakaldo artean dagoen bidegurutzearen ordez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa